Iritzia
“Nazio” bat egin
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - "Nazio" bat egin ote daiteke umiliazio logikatik ateratu gabe? Ikerketa webgune batetik ateratzen dut galdera. Artikulu batean, Picardie eskualdeko unibertsitateko historialari batek galdera hau pausatzen zuen aipatuz ze nolako jarrera duen Frantziako poliziak edo bere osotasunean Frantziako Estatuak immigrazio belaunaldietatik sortuak diren gazteen aitzinean.
Bere artikulua idazten zuen Emmanuel Macron presidentearen hitz batzuen ondotik. Ikertzailearen arabera, Frantziak joan den udan ezagutu zituen jazarraldiek (Nahel gaztearen erahilketaren ondotik) lotura bat dute ikuspegi post-kolonial batekin. (...)