Iritzia
Hizkuntza gutituen irakaskuntzaren aldeko sustengua
Hizkuntza gutituetako eragileek azterketak euskaraz eta okzitanieraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Paueko ikuskaritza aitzinean urtarrilaren 24an, bai eta ere Bordeleko errektorea dela irakaskuntzako oztopoen erantzulea salatu. Frantziako Hezkuntza ministroari dei egin diote azterketak hizkuntza gutituetan pasatzeko eskubidea berma dezan.
Ministro anderea,Hezkuntza Ministeritza gidatzeko ardura handia onartu berri duzu. Zorionak ardura berriagatik.Gobernuaren hizkuntza politikaren eragile nagusietako bat gidatzea onartu duzu, gure hizkuntzentransmisioaz arduratzen dena. Erantzukizun garrantzitsu bat da, lidergo politiko sendoa eskatzenduena. Azken urteotan, hizkuntzen eta lurralde hizkuntzen irakaskuntzak tratu txarra jaso du. Aldiberean Errepublikako presidenteak hainbat alditan, hitzezko susntegua adierazi badu ere, maizadierazitako nahi horren aurkako erabaki administratiboen biktima izan dira gure hizkuntzak. (...)