Euskal Herria bai ala ez?

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Asumitu behar dugu, ez baldin bada errexa ere, betidanik euskal herritarren artean, euskaldunen artean, eta behar bada bereziki abertzaleen artean, harrotasun pixka bat agertzen dugula noiztenka. Batzuetan, kanpotik ohartarazten digute, berdin harroputzak girela edo bederen gutaz aski harro girela euskaldunak. Entzuten da abertzaleen artean, auto-antolakuntzan gaitasunak ditugula, gauzak gure gain hartzeko errexki ari girela edo proiektu batzuk sortzeko tenorean, ideia bikainak ditugula.
Ez gira sartuko joan diren hauteskundeen bilan edo analisian; argi da abertzaletasun politikoa aitzinatzen dela Ipar Euskal Herrian, boz kopuruetan, ehunekoetan gora ari dira gure emaitzak jakinez legebiltzarreko bozak ez direla usaian hauteskunde errexenak, bereziki aurtengo testuinguruan. Baina gustu gazi gozoa uzten digute aldi berean emaitza horiek, baita azken denboretan iragan diren gertakari batzuek ere. (...)

Gure ordua da…

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Europako ekialdean pasatzen diren gertakari larriek uzten gaituzte nunbait arraposturik gabe iritziak edo erabakiak hartzeko tenorean. Euskaldun edo euskal herritar gisa, badakigu historia ez dela sinplea. Hainbat aldiz podere politikoek eta mediatikoek kokatu gaituzte gaizkileen aldean ; alta, badakigu problematika geopolitikoak direla beti konplexuak.
Euskal herritar gisa, nun kokatzen dugu gure burua? (...)

Abiadura ttipiko herriak (ATH)

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Iduri luke XXI. mendean bizi eta biziko den gizarteak, gizadiak guttitan ezagutu dituen erronkak edo problematikak bere aintzinean dituela.
Badu aspaldi dena lotua dela gure munduan bainan are gehiago heldu diren hamarkadetan mundializazioaren baitan garatzen diren biziaren elementuak. (...)

Euskara: batzen eta libratzen gaituena

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - EH Bildu koalizioak duela urte batzu antolatu zuen ekitaldi batean, Amets Arzallusek hitz liluragarriak adierazi zituen identitateaz zuen ikuspunduaz. Hasi zen erranez politikak ez bazuen bermatzen liberazio kulturala, berdin kulturak liberazio politikoa segurtatzen edo bultzatzen ahal zuela. Horren haritik eta gaurko Euskal Herriaren errealitatea kontutan hartuz, galderak pausatzen ahal dira euskararen lekuaz edo funtzioaz abertzaletasunaren bidean edo burujabetzaren bidean.
Zendako euskara ez da bilakatzen burujabetza prozesuan bide orri bat eta gure herria eraikitzeko bizkar hezurra? (...)

El camin es la libertat…

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Bai bixtan dena, aipatuko digute abstentzioa; omen abertzaleak militanteak direla beraz joaten dira bozkatzera, besteak baino gehiago. Behar ginituzke ikerketa edo inkesta zehatz batzu hori frogatzeko bainan badakigu ere abertzale bozkatzen dutenen artean, jende arruntak badirela, dudatzen dutenak, gure proposamena edo munduaren ikuspegia duela gutti deskubritzen dutenak eta beraz abstenitzen direnak ere.
Abstenzio egoera horretan, EHBai-k lehen itzulian 3000 boz irabazi ditu azken 2015eko departamenduko hauteskundeekin konparatuz; horrek frogatzen du ere aintzinamendu handiak egiten ditugula. (…)