Deskolonizatzeaz

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza 

Artikulu honen helburua ez da jakitea edo eztabaida sakon honen trenkatzea: Euskal Herria kolonizatua izan den ala ez… Badu aspaldi galdera airean dela. Manex Goienetxek 1979an pausatu zuen “Pays Basque Nord : un peuple colonisé” liburuan ; geroztik erran zuen ez zuela zenbait urte berantago problematika hola pausatuko baina elementu franko eztabaidatzen ahal dira. Kolonizazioaren definizioa klasikoa da, herri batetaz kolonia bat egitea, metropoli (kanpoko botere bat beraz) baten menpe egonez. Euskal Herriaren kasuan, eztabaida luzatzen ahal da; batzuek, argumentu zehatzekin, frogatuko dute kolonialismo bat ezagutu edo ezagutzen dugula. Beste batzuek, beste argumentu zehatz zenbaitekin, lortuko dute erakustea Euskal Herria ez dela sartzen kolonizatuak izan diren herrien zerrendan edo definizioan. Irakurleari uzten diot parada gogoetak segitzeko, udako oporretako lan gisa. Iritzi honetan deskolonizatzeaz ariko naiz gehiago. Aspaldidanik, kolonialismoa ikertua eta noski kritikatua izan da baina azken denboretan beste maila batetara heldu gira. Unibertsitateetan baita karrikan ere garatu dira gogoeta sakonak bi ardatzetan oinarrituz eta deskolonizatzea aspektu orokor batean hartuz. Alde batetik, gaur egun oraindik atzematen den ideologia koloniala salatzea da helburua eta beste aldetik, hainbat eremutan edo sailetan (kultura, hizkuntza, lotura sozialak, ekonomikoak edo harreman politikoak) botere harreman desorekatuen edo zuzengabekoen salatzea eta haien kontra borrokatzea. Amerikako Estatu Batuetan 2013an sortu zen Black lives Matter mugimenduak eragin ederra ukan zuen prozesu hau bultzatzeko. Geroztik, mundu mailan, iniziatiba interesgarriak abiatu dira duela bultaño bat. Esperientzia interesgarri bat iragaiten ari da Suitzan. Ez da estatu hau ezaguna indar kolonial handi bat izateko baina ikerketa batzuen ondotik, ohartu dira Suitzak edo bederen suitzatar batzuek diruztatu zutela komertzio triangularra edo kolonietan kafe edo kotoi landak erosi zituztela adibidez. “Sorpresa” bat izan da herri horretan eta gogoeta sakon bat ireki dute erabakitzeko nola konpontzen ahal zituzten desmasiak edo ondorioak. Suitzako museo batzuk deskolonizazio prozesu batean sartu dira; ikerketa baten ondotik, ateratu dute Afrikako Benin herritik zituzten objektuen %40a kolonialismo garaikoak zirela. Erabaki dute itzultze mugimendu baten abiatzea; joan den urtean, Genebako museo etnografikoak maska bat itzuli zuen ospakizun bat antolatuz eta baldintza zorrotzak antolatuz objektuaren alde sakratua errespetatzeko. Batzuk urrunago joaten dira eta aipatzen dute holako museoak behar direla hetsi ere garai kolonialari lotuak baitira. Euskal Herrira itzuliz, eta kolonialismoaren eztabaida trenkatu gabe, deskolonizazioaz aritzen ahal gira. Suitzan eta beste herri batzuetan eramaten dutena azken finean errespetua da. Pentsatzekoa da Espainiak eta Frantziak errespetua ere erakusten ahal diotela Euskal Herriari; nola ez pentsa Picassoren Gernika eskuratzeari edo Parisen diren literatura saileko altxor batzuen itzultzeari. Horrez gain, eta egoera politiko orokorra aipatuz, hainbat arlotan, harreman orekatuagoak eta zuzenak gauzatzen ahal dira, deskolonizatze prozesu bat beraz…

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).