Hiru ezezaguneko ekuazioa?

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Testuinguru nahasi edo ilun honetan, non telebista kate edo irrati batzuk bilakatu diren eskuin muturraren bozgorailuak, gardentasun osoz jokatzen dugu Enbatan. Aitor daiteke editoak argitaratu baino zenbait egun lehen idatziak direla; ez zen beraz aldi honetan errex bi hauteskunde itzulien artean publikatuko zen testu bat idaztea. Azpimarratu da Ipar Euskal Herrian kanpaina alaia bizi izan dugula hauteskundeak aitzin, elkar ezagutzen ez zuten jendeak (edo biziki edo ongiegi elkar ezagutzen zutenak ere noski …) elkarlanean arizan direla Fronte herritarraren aldarrikapenak eta proiektuak plazaratzeko. Batzuetan ere ikusten zen, irrien artean, seriostasuna edo larritasuna agertzen zela joan den igandeko emaitzak goaitatzean. Kasu hauetan, Euskal Herrian bereziki, kulturari lotzen gira, arnasari bezala.

Bururat jin zaizkit Amets Arzallus-ek duela zenbait urte EH Bilduko mitin batean deklamatu zituen hitz liluragarriak. Bere sarreran, hitz hauek botatu zituen: “enea ez da ahots politikoa baina politikak bermatzen ez badu liberazio kulturala, behar bada kulturak bermatu beharko du liberazio politikoa”.

Heldu den igandean legebiltzar berri bat martxan jarriko da eta politika egiteko zailtasunak edo tentsioak agertuko dira berdin gure eguneroko bizian. Gure amets gaixtoetan agertzen diren proiekzioak gauzatzen badira, Frantziako Estatua eta Ipar Euskal Herria tunel batean sartuko dira. Kasu horietan, argia igurikatzen da tunelaren bukaeran. Kulturak bermatzen badu beti politika, geste bertsolari bat deitzen dut edito honetara. Jon Maiak argitaratu dituen azken lanetan – Kantu (berri) bat gara – aipatzen ditu bi Euskal Herri: A eta B.

Laburbilduz, A Euskal Herria dugu euskal nortasunari atxikia den eta / edo abertzaletasunari lotua den Euskal Herria. Batzuentzat, egiazko Euskal Herria dugu hau, euskara eta euskal identitatea, baita nazio proiektu bat ere garatzen edo aldarrikatzen dituena.

Euskal Herriko B multzoan, Jon Maia segituz beti, “euskal labela” ez duten gauzak edo jendeak atzematen dira; bertsolariak idazten duen bezala, “Euskal herri hau errepide eta industria orube arteko auzo handietan eta herri populatuetan dago”. Iparraldean, gainturismoak edo espekulazioak kostaldeko bizitegi auzoetan metatu dituzten jendeak; biztanle berriak – usu dirudunak – “unibertsalak”, euskara eta euskal identitatea arkaismo huts gisa ikusten dituztenak, ez denek beharrik. Agertu dea orain C Ipar Euskal Herririk? Kanpotik etorriak diren jende batzuk baita hemen sortu direnak ere batzen dituena, pentsamendu orokor baten inguruan. Munduak bizitzen dituen erronken aitzinean, hetsi behar dela eta ideia sinple edo sinplistak sinetsi behar direla. Ez pentsa adineko jendeak direnik, atzematen dira ere gazte batzuk, “patria ttipiari” atxikiak eta “patria handia” miresten dutenak.

Euskal Herriko A, B eta C multzoak nahasten dira. Ipar Euskal Herria bilakatu dea hiru ezezaguneko ekuazioa? Ez gara matematika ariketa batean sartuko (gure 4 + 3 = 1 problematikak aski buruhauste pausatu ditu jadanik) baina erran dezakegu holako ekuazioak ebazteko, aterabidea munduaren konplexutasunean kokatzen dela. Erantzunak ez dira sinpleak, manikeoak, baina bai aniztasunean atzematen dira. Heldu den igandetik goiti, buruan atxiki eta praktikan gauzatu beharko duguna hori da, irtenbide sinpleenek errexagoak iduri badute ere, konplexutasunean da gakoa.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude