Frantses unibertsalismoaz
Frantses pentsakera bat badago, bere ustez unibertsala. Batean hala da, bestean ez hainbeste.
1789an, Iraultza hastean, Frantziako Legebiltzar Konstituziogileak bozkatu zuen “Déclaration des droits de l'homme et du citoyen” delako idazkia, hots “Gizonaren eta herritarraren eskubideen aldarria”. Beraz frantsesek uste dute delako eskubideen herrialdea direla, “le pays des droits de l'Homme”. Haatik egiaz aldarriaren herrialdea bada Frantzia, ez da beti eskubide horiena. (...)