Euskadi 7 = 1 da, ez “Irurac bat”!

Zazpiak Bat, gaur egungo armarriaren itxura.(https://eu.wikipedia.org/wiki/Zazpiak_Bat)
Zazpiak Bat, gaur egungo armarriaren itxura.(https://eu.wikipedia.org/wiki/Zazpiak_Bat)

Sabino Arana Goirik (1865-1903) Euzkadi hitza – geroztik Euskadi bilakatu dena – sortu zuen 1893an Euskal Herri osoaren izen politikotzat, gure lurralde historiko guztiak horren baitan bilduz. Axularrek bere Gero liburuko hitzaurrean 1640 urtean Euskal Herriko partaide bezala izendatu zituenak dira  Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Lapurdi, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba (Alaba-herria), gaurko grafian emanez. Sabinok bere gisan eta bere grafian abarkatu zituen Euskeldun Batzokijako araudietan (1894), zehazki 7. zatian (Confederacion), haatik Nafarroa (Nabarra) bi zatitan banatu gabe. Baina gure bi auzo handiek euskaldunen erresuma zatitu zuten 1200 urte inguruan hasiz, eta gero Nafarroatik gelditzen zitzaiguna bulta honetan bi lurraldetan moztua dago. Beraz Euskal Herria edo Euskadi Axularrek izendaturiko zazpi euskal lurralde historikoen orokortasuna da zalantzarik gabe.

Hortik “Zazpiak Bat” lema, Arturo Campion idazle nafarrak 1876an asmatu zuena. Haatik aurrekariak bazituen. XVIII. mende erditsutan Jean-Philippe de Béla mauletar zaldunak idatzi zuen “On divise les Basques en sept pays ou provinces”. Bere aldetik Aita Larramendik, zenbakirik aipatu barik, euskal lurraldeen elkartzeko xedeari bide bat ireki zion. Berantago Garat gazteenak Napoleoni eskatu zion mugaren bi aldeetako euskal lurraldeak bil zitzan inperioaren baitan, “les quatre cantons Basques espagnols et les trois cantons Basques français” elkartuz. Kantonamendua Suitzako adieran erabiltzen du, ez Frantziakoan. 1836an Agosti Xahok euskal gramatika lan bat agertzen du Anton Abbadiaren hitzaurre batekin, eta liburua eskaintzen dute “Zazpi Uskal-Herrietako Uskalduner”. Kontzeptua errepikatuko du idazle zerrenda luze batek: Louis-Lucien Bonaparte printze euskaltzaleak euskalkien mapa famatuan, Hiribarren, Arrese-Beitia, Casal, Ibarrart, Mendiague, Otaño, Adema-Zalduby, Otxalde, Zapirain, Mixel Labéguerie, Etxahun Iruri, eta beste frankok…Halaber Sabinoren ikurriña beretzen dute lurralde guztietako euskaltzaleek eta orokorkiago herritar soil askok.

Egia da Zazpi zenbaki horrek arrakasta gehienik Iparraldean duela. Hegoaldean maizago erabili dira Irurac Bat eta Laurak Bat lemak. Irurac bat XIII. mende erditsutan asmatu zuten Azkoitiko zalduntxoek, hiru Baskongaden batasuna aldarrikatuz, hots Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko elkargoa, eta xede hori da gaur betetzen dena. XIX.ean Laurak Bat oihustatu zuten euskaltzale karlistek, eta beste hori da Iparragirrek Gernikako Arbola himnoan bere gain hartzen duena. Hendaiako muga Hegoalderantz gainditzeko unean “Hara Espainia” abesten du. Baina gu Iparraldekoak zer gara? Frantsesak naski, Euskal herritik bazter utziak. Baina gure bardo nazionalari barkatzen ahal diogu bere garaian kokatuz, duela laster bi mende. Gainera merezi luke delako himnoa Euskal Herri osoko ereserki nazionaltzat har diezogun.

Sabino Aranaren 1896ko gramatika liburuan agertu zen armarria (https://eu.wikipedia.org/wiki/Zazpiak_Bat)
Sabino Aranaren 1896ko gramatika liburuan agertu zen armarria (https://eu.wikipedia.org/wiki/Zazpiak_Bat)

Horren lauko ametsa bederen bete bazen, bainan ez, hori ere hilortu. Alta bada Gernikako araudiak Nafarroa Garaiari atea irekirik uzten dio, haatik nafar eskuin anti-euskaldunak muzin egiten dio, PSOE alderdiak ere bai, 1932ko iruzurra errepikatuz, erreferendumik ez eginez. Euskaldunak hain aberatsak gara non Hegoaldean bi autonomia baditugun, bi parlamentu, bi gobernu, bi hiriburu ehun kilometrotan, baina botere gutirekin, beti Espainiak zalantzan jartzen dituen eskumen eskasen jabe ahulak. Dena dela, nahiz biek euskaldunetik baduten, Baskongadetakoak labela monopolizatzen du, Euskadi / Pais Vasco izena Irurac Bat horretan bahituz, beraz Iparraldea eta Nafarroa Garaia deskalifikatuz. Horretan ardura handia du naski euskal eskuinak. Finki oroitarazi behar zaio jadanik badakiena, Baskongatetako eskualde autonomoa Euskadi osoaren zati bat baizik edo besterik ez dela.

Haatik iduri zait euskal ezkerraren erantzuna ez dela behar lukeen mailakoa. Euskadiren ordez Euskal Herria izena erabiltzen du, baina horrek bi akats baditu: batetik Euskal Herria euskararen lurra da, polikatik at; hara zergatik Sabinok Euzkadi baliokidea asmatu zion politikarako. Bestetik Euskadi labela Irurac Bat horri uzten dio, Euskadi izena Euskal Herria izenetik aldenduz, biek ber adiera dutelarik: Axularren zazpi euskal lurralde historikoek osatzen duten sabindar aberria. Haatik txarrena da biak Baskongadetan bahitzea euskal eskuineko batzuek egiten duen bezala.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).