Arño Heguiaphal Sohüta / Sorhoeta Üharteko jabea, laboraria zen, aita familiakoa, herritarra, abertzalea, intelektüala, kiristia ere bai, eta ez züan gordatzen. Ez niz oritzen xüxen algarren ezagützak noiz, non eta nola egin günütüan, bena goizik algarrekin agitü ginen Enbata mubimentüan.
Agur fidel bat arren hiri, Arño Heguiaphal Ühart, aspaldiko adiskide, bide lagünari. Ez haigü ahazten.Berriz arte, betiereko Gaztelarian, bai eta bortü goran.