Herenegun

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Agintariek ba ote dute kezkarik urtero indarkeria matxistak erailtzen dituen emazte kopuruari dagokionez? Kezkatzen ditu bikotekide batek bestearen gain duen kontrolak eta indarkeriak? Hartzen ote da hainbeste ardura haurrei eskoletan genero berdintasunaren garrantzia azaltzeko? Emazteen zapalkuntza baztertzea helburu duen sexu heziketa bat egiteko eta pornografiaren kalteez ohartarazteko? Ba ote dago sentsibilizazio lanik faxismoaren kalteei aurre egiteko? Nola ulertu eskuin muturraren gorakada, bereziki gazteen artean, laster ehun urte beteko direnean Europako gertakari ilunenak hasi zirenetik? Ez ote da programa bat prestatu behar intolerantziaren eta arrazakeriaren kontra?
Horretaz ez dago kalapitarik Eusko Jaurlaritzan edo beste erakundeetan, ez baita eztabaidatzen ere. Haatik, gaitzeko zalaparta sortu du Herenegun programak. (...)

Irakasle eskasia eta frantsesa

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Urterokoak dira Frantziako Hezkuntzaren eta Seaskaren arteko kalapitak, lanpostuen harira. Aldi berean, Frantziako ikuskari akademikoek diote sare publikoan falta dutela euskaraz irakasteko gaitasuna duen jendea, gero eta handiagoa den eskaerari aurre egin ahal izateko.
Ahalkerik gabe erraten dute euskarazko irakaskuntza zabaldu behar dela, baina ez dagoela irakaslerik, ohartu gabe edo kontuan hartu gabe Bidasoaren bestaldean ehunka gazte daudela irakasletza ikasketak egin dituztenak eta oraino lanik gabe daudenak. (...)

Kanakytik Kaledonia Berrira

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Kanaky eta Kaledonia Berria. Bi izen, leku berarentzat. Lehena da hango autoktonoek ematen zioten izena; bigarrena, kolonoek. Kaledonia zen oraingo Eskozia. Eta James Cookek Kanakyko uharteak aurkitu zituenean, bere aitaren sorlekuaren omenez, Kaledonia Berria izena eman zion artxipelago hari. 1860an, Frantziak konkistatu eta kolonizatu zituen hango lurrak, eta geroztik, Kaledonia Berria Frantziaren kolonia baten izena da.
Ez da gauza bera, beraz, Kanakyk erabakitzea edo Kaledonia Berriak erabakitzea. (...)

Heroiak ez, biktimak

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Duela ehun urte bukatu zen munduan sekula izan den sarraski handienetako bat: Lehen Mundu Gerra. Milioika lagun hil ziren, “estatunazioen” eraikuntza garaian eta estatu haien arteko norgehiagoka giroan lehertu zen gerla hartan. Nazionalismoen talka hark suntsitu zituen milaka bizi, milaka familia, baita Euskal Herrian ere. 6.000 euskaldun hil ziren, Frantzia defendatzeagatik; beste milaka lagun zauritu ziren, beso bat, zango bat edo aurpegi zati bat galdurik; eta milaka desertore eta intsumitu ere izan ziren.
Ohore handienak jaso dituzte hildakoek, oroitarri, urteroko omenaldi eta guzti. Desohorea, aldiz, desertoreek, intsumituek eta haien familiek. (...)

Euskararen aldia

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Erabiltzen ez den hizkuntza bat herdoiltzen da, eta herdoilak hiltzen du. Euskaraldiak erabiltzaileengan jartzen du arreta, eguneroko bizian euskaraz mintzatzeko leku gehiago aurki dezagun. Euskara hainbesteraino itzalean egoteak eragiten du, leku anitzetan, uste izatea gure solaskidea erdalduna dela. Farmaziara, saltegira, okindegira, ostatura eta noranahi joatean, lehen hitza erdaraz egin ohi da gehienetan, eta horrek elkarrizketa erdarara darama.
Euskarak lege babesik ez edukitzeak eta euskaldunak demografikoki gutxituak izateak eragiten du euskararen ikusezintasuna, euskaldunen beren begietan ere. Ondorioz, autoestimu eta auto-konfiantza falta dute euskaldunek (norbanakoek), eta horrek eragiten du euskara oraino gutxiago erabiltzea. Gurpil zoroa. (...)

Lizarra-Garazik 20 urte

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Irail honetan hogei urte beteko dira Lizarrako Akordioa sinatu zenetik, gerora Lizarra-Garaziko akordio gisa ezagun egin zena. Akordioko testutik harago, orduko testuingurua, giroa eta helburu orokorrak azpimarratu behar lirateke.
Urrun gaude nazio eraikuntzaren arotik, urrun EAE arbuiagarri zen eta lurralde zatiketa onartezintzat jotzen zen garaitik. (...)

Futbola politika da

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Gerlarekin konparatu zuen futbola Ignacio Ramonetek 1990ean: “Nazio pasioen funtsezko hedatzailea da. Partidu batean, “nazioaren bertuteak” dakartzate jokalariek. Bertute horiek dira, besteak beste, “gizontasun” zaharkitu bat, indarrean eta kemenean oinarritzen dena, “leialtasuna”, “sakrifizioa”, “lurraldearen zentzua”, “betebeharraren zentzua”, “komunitate baten parte izatea”…
Hilen monumentuek, haien inguruko banderek eta omenaldiek nazio sentimendua errotzeko balio dute, baina, XXI. mendean, bide gaurkotuagoak eta egokiagoak behar ditu estatu batek, atxikimendu hori lortzeko. Horretarako dago futbola. Edo Frantziako Tourra Euskal Herritik pasatzea… (...)

Bakoitzaren ardura?

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Mundua berotzen ari dela-eta, zabaldu zaigun mezua da gutariko bakoitzaren ardura dela ingurumena zaintzea, gutxiago kontsumitzea, argindarraren erabilera murriztea, ez hainbeste ur isurtzea, hondakinak mugatzea… Garrantzirik kendu gabe gure eguneroko bizian eta ohituretan egin behar ditugun aldaketei, bista zabalduz gero, ohartzen gara norbanakoen ur kontsumo guztia ez dela heltzen munduan erabiltzen den uraren %10era.
Mundua berotzen ari dela-eta, zabaldu zaigun mezua da gutariko bakoitzaren ardura dela ingurumena zaintzea, gutxiago kontsumitzea, argindarraren erabilera murriztea, ez hainbeste ur isurtzea, hondakinak mugatzea… Garrantzirik kendu gabe gure eguneroko bizian eta ohituretan egin behar ditugun aldaketei, bista zabalduz gero, ohartzen gara norbanakoen ur kontsumo guztia ez dela heltzen munduan erabiltzen den uraren %10era. (...)

Etnozidioaren konplizeak

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Nafarroa Garaian euskararen kontra egin duten manifestazioak badu, bistan da, asmo elektoral bat. Urte baten buruan Foru Erkidegoko bozak dituzte, eta UPNk, PPk eta PSNk amesten dute oraingo gobernua hortik kentzea. Beldurra piztu nahi dute euskararik ez dakitenen artean, sinetsaraziz oraingo gobernuak zailduko diela lanerako bidea, euskararik ez badakite. Nafarroa Garaiko gehiengo zabala erdalduna dela erranez, “erdaldunen eskubideen” alde ari dira.
Demagogia hutsa baino anitzez larriagoa da. Funtsean, hizkuntza gutxitu baten kontra ari dira. Gutxiengoen –hobeki erran, minorizatuen– eskubideen kontra. Eta hori onartezina da, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren arabera ere. (..)