Hamaika arrazoi independentziarako

Independentzia gaur egun zer den gaiaren inguruan parte hartu dute Asier Blas, EHUko irakasleak, Mario Zubiaga, EHUko irakasleak, eta Igor Calzada, Oxfordeko unibertsitateko irakasleak.
Independentzia etengabean burutu behar den askapen prozesu bat da. Askatze prozesuaren bidetik, eguneroko lanaren bidetik... "gintzatik" (herrigintza, nazio gintza, estatu gintza) jorratzen dena. Egunero gure gainean ari diren dominioetarik (Espanatik, Frantziatik, eremu finantza ekonomiko eta sozio-ekonomikoetarik) askatzeko prozesua edo lana da eta ez azkeneko irudia.

Errepresioa baztertu, konponbidean sartu

600 bat pertsonek manifestatu dute Baionako karriketan joan den larunbatean "Euskal gazteria aitzina, konponbidea orain!" lema pean.
Urtarrilaren 27ko atxiloketen ondorioz indartuz joan da mobilizazioa, EH Bai, Aitzina! eta Lurra eta Etxebizitza kolektiboak deitu larunbateko manifestaldia hainbat eragilek sustengatu dutelarik.

Euskararen konponbiderako, zazpi ideia

Pako Aristi Urtuzaga euskal idazle eta kazetariak bi bideoren bidez euskarari buruz gogoetak barnatzeko parada eskaintzen digu.
Zer konponbide planteatzen dituzu? Ba du itxaropenik euskarak? Zer funtzio dauka hizkuntza batek, euskarak kasu honetan, nazio baten nortasunean?

Azpimarra saioan, Ipar Euskal Herriaren egoeraz

Gaindegiaren azken lan honek argi uzten Ipar Euskal Herriak erronka handiak dituela aurrez aurre, eta bertan gero eta erakunde gehiago ari direla etorkizunera begira ezartzen Baionako Merkataritza Ganbera, Euskal Herriko Laborantza Ganbera, Bizi! mugimendua…
Hasteko, Ipar EHko enpleguaren bilakaera Hego EHkoa baino egonkorragoa izan arren krisialdi garai honetan, langabezia datuak bereziki kezkagarriak dira azkenaldian. Esaterako, 2014ko azaroan 17.050 langabe zeuden erregistratuta Baionako bulegoan; azken hogei urteotako zifrarik handiena da hori, eta 2013ko hilabete berekoa baino %5,8 handiagoa.

EHLG, 100 urtez!

Joan den larunbatean, urtarrilaren 17an Euskal Herriko Laborantza Ganbararen 10. urtebetetzea ospatu da. Hamar urte laborantza herrikoi eta jasankorraren alde egunero lanean. Hamar urte milaka eta milaka lagun Ainizako elkartearen inguruan mobilizatzen direla, militante anonimo, hautetsi, abokatu, elkarte edo sindikatu.
Jarraian EHLGren Biltzar Nagusi arrakastatsuan, besteak beste aurkeztu zen "Portrait et évolution de l’agriculture du Pays Basque Nord, focus sur la montagne basque" txostena aurkituko duzue. Ipar Euskal Herriko laborantzaren identitate kartaren lehen argazki moduan. Bai eta ere Enbatak, EHLG-ren 10. urtemugaren karietara argitaratu duen ale berezia.

Sustengu, elkartasun eta aldarrikapen manifestaldiak

Urtarrilaren 17an, Libre Baxe Nafarroa sustengu komiteak Donibane Garazin antolatu "Intza, Aurore eta besteak libre" manifestaldian 1600 pertsonek sustengua eta elkartasuna adierazi diete epaituei, auzi politikoen bukaera fermuki galdatuz.
Ber egunean, Donostian 30 000 pertsonatik goiti bildu dira, ‘Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea’ lelopean deitua zen manifestaldian. Guardia Zibilak joan den astelehenean atxilotutako abokatu eta herritarren kontrako operazioa salatu eta gatazka politikoari konponbidea emateko garaia dela adierazi dute.

La méthode Alternatiba mobilise

Pendant trois jours d'affilée, 80 représentant-e-s d'Alternatiba venant de 23 territoires différents ont participé à une formation intensive sur la méthodologie Alternatiba à Bayonne.
Plus de 50 Villages des alternatives au changement climatique, à la crise sociale et écologique Alternatiba doivent avoir lieu pendant l'année 2015, principalement entre les mois de juin et d'octobre. Alternatiba sera également présent sur Paris pendant toute la durée de la COP21 (du 30 novembre au 11 décembre).

Batera, lurralde kolektibitateruntz

Urtarrilaren 10ean, Ezpeletako merkatu estalian, 80 pertsonatik goitik parte hartu dute Batera Plataformaren Biltzar Nagusian. Bertan, berretsia izan da Lurralde kolektibitatearen soluzio instituzionala sinpleena eta demokratikoena dela eta horri buruz pedagogia eta mobilizazioa segitu beharko dela 2015an.
Biltzar Nagusiaren denboran, martxoko eta abenduko hauteskundeetan hautagaiei Lurralde Kolektibateari buruz eta beharrez, Eskualde eta Departamendu mailatik Iparraldelko kolektibate bati konpetentzien itzultzeko, engaiamenduaren hartzea ere aipatua izan da beste hainbat sentsibilizazio bide eta molderen artean.

80 000 “Now Euskal Herrira”

Euskal preso politikoen eskubideen alde, larunbatean, 2015eko urtarrilaren 10ean, Bilbon Sare Herritarrak antolatu duen "Now Euskal Herrira" mobilizazioan 80 000 herritarrek parte hartu dute.
Sareko kideek manifestaldi arrakastatsua eta gero parte hartu zutenei eskerrak eman eta geroan ere "herriz herri eta auzoz auzo" lanean jarraitzeko deia egin diete herritarrei. "Denok batera lortuko dugu, eta lehen urratsa sakabanaketa amaitzea izango da".