10 000 enplegu klimatiko ospatu eta aldarrikatu

Zentral nuklearrak, Ikea, bide garraioak, AHTaren bide berria edo «Notre Dame Des Landes» aireportua, 2X2 bideak, Genetikoki Eraldatutako Organismoak, Lacaune ardiekilako lantegiak edota 1000 behitako etxaldeak, hots erregularki inposatu nahi dizkiguten katastrofe sozial edo ingurumen-hondamendiak, horiek guziak beti molde berean erakutsiak dira, hau da «Enpleguarendako ona da».

40 urtez hazkundearen sineskeriak, produktibismoaren aldeko lasterketa eroak, lurraldearen antolaketak eta garraioen biderketak, baliogabeko eta inposatutako xede handiek sekulako langabezia, ezberdintasunak eta frustrazio sozialak baizik ez dizkigute ekarri, bai eta ere gure gizartearen, deshumanizatzea eta oreka ekologiko handien arriskuan ezartzea, biziki fite areagotzen eta lastertzen ari den nahasmendu klimatiko izigarriarekin hasiz.

Politika klimatikoa eta tokiko enpleguak

Bizi!ren aburuz ondorengo galderak behar litaizke argitu: “Zertako ez dituzte agerian emaiten «Enpleguarendako ona da» teoriaren aldeko defendatzaile sutsu horiek Ikea edo laborantzaren industrializazioak kopuru oraino handiagoan desagertarazten dituzten enpleguak? Zergatik ez dute sekulan aipatzen, nuklearrak irensten duen alimaleko diru zamarekin, bizitegiak isolatzeko edo energia berriztagarriak garatzeko sailetan, zenbat enplegu sortzen ahal diren?

Mugimendu altermundialistak dio sekulan ez zaigula aitortzen zenbat enplegu sortuko lukeen beste politika batek, beste gizarte eredu batek. Bizi! aldaketa klimatikoaren kontra eta trantsizio ekologiko eta sozial anbiziotsu baten alde borrokatzen den mugimendua denez, aspaldidanik galdera hau gogoetatzen du. Bizi!, Hegoaldean gehiengoa duen langile konfederazioa den ELA sindikatuarekin bildu da, ikerketa bat eginarazi baitu hegoaldean zenbat enplegu berde sortzen ahal diren jakiteko. Klimaren eta trantsizio energetikoaren arloan biziki sentsibilizatuak diren sindikatu honen arduradunek harremanetan sartu dute Bizi! ikerketa horren egilea den Jose-Ramon Becerra-rekin. Jose-Ramon Becerra ingeniaria da, segurtasun industrial, energetiko eta ingurumenetako gaietan berezitua. Aspaldiko militante ekologista da. Kontsumo arduratsuen gaietan ari den Ekokontsumo federazioko idazkaria izan da. Gaur egun Equo talde ekologistako bozeramailea da.

Bizi!k aurkezten digu Jose-Ramon Becerra ingeniari eta aholkulariari galdatutako Ipar Euskal Herriari buruzko ikerketa. Ikerketa horrek erakusten du Ipar Euskal Herrian politika klimatiko anbiziotsua eramana balitz nola 10 000 enplegutik gora sortzen ahal liratekeen, jakinez kopuru hori konparatu behar zaiola gure lurraldean, 2015eko urtarrilean ziren A kategoriako 15 883 langabetuei (azken hilabetean nehongo aktibitaterik gabe zirenak).

Maiatzaren Lehen honetan, Bizi! mugimentduak “Ipar Euskal Herrian, 10 000 enplegu klimatikoen sortzearen aldeko manifestaldi eta besta aldarrikatzailea”n parte hartzera deitzen du jendartea. Ostiralean, maiatzaren 1an, 10:30n hitzordua finkatzen du Baionan, San-Ezpiritu zubiaren puntan, tren geltoki aldean.

Ipar Euskal Herrian, 10 000 enplegu klimatikoen sortzearen aldeko manifestaldi eta besta aldarrikatzailea,  ostiralean, maiatzaren 1an, 10:30n, Baionan,   (Hitzordua, San-Ezpiritu zubiaren puntan, tren geltoki aldean)
Ipar Euskal Herrian, 10 000 enplegu klimatikoen sortzearen aldeko manifestaldi eta besta aldarrikatzailea, ostiralean, maiatzaren 1an, 10:30n, Baionan, (Hitzordua, San-Ezpiritu zubiaren puntan, tren geltoki aldean)

Hauexek izanen dira manifestaldi aldarrikatzaile eta ali honetan erabiliak izanen diren gaiak : “Ekonomiaren bertokiratzea! Tokiko laborantza, herrikoi eta iraunkorra! Neurritasun energetikoa eta energia berriztagarriak! Konpontzea, berrerabiltzea, berziklatzea! Dena autoari edo errepidezko garraioari alternatibak! Hurbileko saltegi eta ofizialeak! AHTri eta inposatuak diren behar gabeko proiektuei, ez!

Eguna jarraituko da Tonneliers karrikan, Patxoki aitzinean ondorengo egitarau aberatsarekin:

12:30:
Désiré Prunier-ren «Fosiletarik ateratazea» hitzaldi “kinkia” eta zintzur bustitze alaitua Kli-K-rekin.

14:00:
Bazkari herrikoia: 12 eurotan, izen emaitea: [email protected] edo 05 59 25 65 52

16:00:
Patxokin kontzertuak Zezenaren Taldea, Ozke eta Mali Karma-rekin.

HitzaldiKinkia
Hitzaldi Kinkia
Zezenaren Taldea
Zezenaren Taldea
Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “10 000 enplegu klimatiko ospatu eta aldarrikatu

  1. Nire etxearen ondoan, BAB supermerkatu erraldoia zabaltzen dutela, duela hilabete bat auzokoentzako “gardentasunezko” mintzaldi bat eman zuen COLAS enpresa erakitzaileak. Ez nintzan egon. Xantieren itzuli bat egin nuen obraren ezaugarriak adierazten dituen (Kostua, iraupena…) txartela bilhatu nahiz, bainan oker ez banago ez nuen ikusi. Interneten atxeman nuen horri buruzko gune batera idatzi nuen obraren datuak eskatuz. Erantzun zidaten zergaitik datu horiek nahi nituen; ondoan bizi nintzela erantzun nion Romegas (Okzitanoeraz haserre izkutuan bizi dena esan nahi du izen horrek)deiturazko segurtasun agente bati. Geroztik ihardespenik gabe geratu naiz. Non ote da eraikin horien jabeen gardentsuna? Nola fida gaitezke?

Comments are closed.