Urtaroa, euskarari esker berriz elkartzeko

Aurtengo euskararen Urtaroaren karietara, ehun bat gertakari antolatuak dira, azaroaren 19-tik abenduaren 3-ra, euskarari esker berriz elkartzeko parada emanen dutenak!
Euskal Elkaroaren, Herriko Etxeen eta elkarteen lankidetzari esker, ehun bat hitzordu antolatuko dira hamabost egunez: ikuskizunak, hitzaldiak, erakusketak, tailerrak, jokoak, bisita gidatuak, mendi ibilaldiak… Jarraian egitarau osoa deskubrituko duzue. (...)

Ramuntxo Camblong

Ipar Euskal Herrian euskalgintzan, euskal kulturaren alde, kooperatibismoan eta politikan jarduera handia eta zabala izan duen Ramuntxo Camblong 82 urte zituela zendu da, azaroaren 12an. Lapurdiko euskaltzalea, ingeniaria, besteak beste, Seaskako sortzaileetako bat izan zen, euskaltzain urgazlea eta EAJren Ipar Buru Batzarreko presidentea.
Jarraian Jean-Louis Davant euskaltzain emerituak Ramuntxo Camblong-en profil langile eta porrokatua azpimarratzen digu eta Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren Mintzoak atalak haren ibilbidea, ahozko zonbait lekukotasun lagun. (...)

I-ENER sustengatuz, tokiko energia berriztagarriak garatu!

I-ENER energia berriztagarri ekoizlea handituz doa eta 4 instalazio fotovoltaikoren obrak hasiko ditu 2021eko urte bukaera huntan, Baiona, Azkaine eta Jatsu herrietan. 4 proiektu berri hauen aurkezteko 4 bilkura publiko antolatuak izanen dira ere. I-ENERek lurraldeko herritar eta profesional guziak gomitatzen ditu bilkura publiko hauetara.
Karia horietara herritar inbertsio deialdi berri bat abiatuko da energia berriztagarrien eta tokiko garapenaren alde I-ENER ekintzen indartzeko. Helburua ? 100 000€ biltzea aurtengo eta geroko proiektuen diruztatzean parte hartzeko. (...)

Iparraldeko Metamorfosi Ekologikoaren lehen bilan txostena

Azaroaren 6an, larunbatez, Baionako Chérubins karrikako 13. Chérubinots-en gelan (Marracq auzoan) Biziko Hitza Hitz batzordeak Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko lehen txostena aurkeztuko du COP 26ko eztabaidaren ber garaian. Karia horretara, sari banaketa batek «merezimendutsuak» diren lurraldeko Herriko Etxeak ohoratuko ditu.
Larrialdi klimatikoaren aitzinean Herriko Etxe edo Euskal Elkargo mailan ekiteko behar gorriaz konbentzituak diren herritarrak gomitatuak dira janari mahai batekin jarraitua izanen den ekitaldi honetan parte hartzera. (...)

Quand le biélorusse devient la « langue de l’opposition »

Langue et politique, le thème traverse la vie des langues depuis l’ordonnance de Villers-Cotterêts à la loi Molac. Il est intimement lié à la souveraineté des Etats et aux drames des nations sans Etat. Seuls les peuples dominants et leurs Etats-nations demandent à séparer la langue de la politique pour mieux nous écraser. Bien entendu dans leurs pratiques, ils font très exactement le contraire.
Un article du quotidien Le Monde du 8 octobre 2021 sur la situation en Biélorussie, à l’extrémité est de l’Europe, éclaire ce débat. (...)

Au Chili, le plurilinguisme d’Elisa Loncon brise un silence politique

Cet article de la philosophe Aïcha Liviana Messina (*), paru dans le Monde du 28 juillet, suscitera l’intérêt des lecteurs d’Enbata.
La prise de parole en langue mapuche par Elisa Loncon, présidente de l’Assemblée chilienne, renvoie chez nous à celle d’Egoitz Urrutikoetxea à l’assemblée de la CAPB. La Constitution du Chili qui doit impérativement changer pour régler des problèmes de société, les conflits « liés aux terres ancestrales », la mise en avant des « traditions républicaines » pour s’opposer à E. Loncon, font écho à nos luttes en faveur de la loi Molac ou pour la préservation de nos terres agricoles par Lurzaindia. Nous ne sommes pas seuls. D’un bout à l’autre de la planète, les peuples dominés s’affrontent aux pouvoirs d’États qui leur opposent souvent les mêmes sornettes. (…)

31km – 31 urte aski da: Unai, Ion, Unai gurekin

500 ibiltarik parte hartu dute Baiona eta Donibane Lohizune arteko martxan, Bake Bidearen deiari erantzunez, bukaeran, Donibane Lohizuneko manifestaldian, 600 manifestari bildu direlarik.
Duela 31 urte preso sarturiko Jakes Esnal, Ion Parot eta Unai Paroten askatasuna eskatu dute beste behin ere. Baina orokorki, preso guztiak dituzte gogoan ukan.