Nostalgiaz
Gaur egun engaiatzen den gazte abertzale batentzat zer balio du iraganeko borrokeri so egotea gaurko eta gerorako jokabideak marrazteko?
Iragana kopiatzeak gaurko gazteria nekez lagunduko du burujabetza eta aldaketa sozialerako bideak idekitzen. Akats larria iruditzen zait, indar harremana estatuaren aldekoagoa zen garaietako diskurtso, iruditeria eta praktika militanteak ez gaurkotzea edo mimetismo hutsez berreskuratu nahi izatea. (...)