Itsaslaminen akanpada
Itsaspeko petrolioaren gailurra geldiarazteko Deia-ren ondotik, klimaren arloko ekintza akanpada bat, "Itsaslaminen akanpada" deitua antolatua izanen da Pauen apirilaren 2tik 7ra. Itsaslaminen akanpada, Pauen berean apirilaren 5etik 7ra iraganen den MCE Deepwater Development Gailurra den egiazko « Klima eta Ozeanoen lurperatzaileen COP21»aren kontrako mobilizazioen antolatzeko gunea izanen da.
Akanpada hori, zinez bizi eta formakuntza gune bat izanen da militante eta ekintzalari guzientzat. 6 egunez, proposatuak izanen dira formakuntzak, bortxa gabeko ekintzei eta desobedientzia zibilari buruz, bainan ere tailer praktikoak (ekintzentzat lagungarri izanen diren materialen eraikitzeko), hitzaldi eta eztabaidak fosil eta ustiapenei buruz... gailurraren gelditzearen lortzeko!