Senperen okupaturiko etxearen erosle Adam enpresaren jarrera salatu dute
Jenofa Berhokoirigoin - Argia.eus - Ekainaren 27an abiatu dute okupazioa Lurzaindia fundazioak, ELB sindikatuak, Ostia kolektiboak eta senpertar talde batek, etxebizitza eta laborantza lurren salmenta espekulatiboa geldiarazteko xedez. Senperen, 1,3 milioi eurotan salgai dira egoera txarrean den etxe bat, zazpi hektareako laborantza lurra, bi hektareako urmael bat eta oihan eremu zabal bat.
Orduz geroztik, jendea dago bertan, gau eta egun eta aterabide bat adostu arte egoteko determinazioarekin segitzen dute. "Hasieratik laborariak eta laborari ez direnak batzen gara, interesgarria da", dio Martin Lemaire Lurzaindiako laborariak. Egunero dabiltza asanbladetan biltzen, borrokari eman beharreko segidaz erabakitzeko. (...)