Iritzia

Arrosa zolatik… bidez bide nabilena!

1980ko hamarkadan gira… kontzientzia hartu berria nuen Euskal Herri bat bazegoela, populu baten partaide nintzela. Ordu haietan kantaldiak nonahi antolatuak ziren, abertzaletasunaren kontzientzia hartzeko lehen urratsak. Euskarazko irrati libreak ere garai hartan sortu ziren, laguntzaileak beharrezkoak izanez, gaztetasunak ekartzen duen ausartzia ukanez, Irulegiko Irratian emankizun bat animatzen hasi nintzen.
1990eko hamarkada… Gogoan dut irratiko laguntzaileak Duzunaritzen bildu ginela, irratiaren geroaz mintzatzeko. Egun hartan aipatu genuen Baionan kokatua zen Piztu elkarteak Irulegiko Irratiari proposatzen ziola elkarrekin festibal baten antolatzea. Hauxe da istorioa! (...)
Garazi aldea.
Iritzia

Gure motibazioak

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Herrietako bozak hurbiltzen ari diren heinean, eguneroko solasetan gero eta presentzia handiagoa hartzen dute. Ostatuetan, herriko plazetan zein tokiko prentsako orrietan, eztabaidak pizten dira. Proiektuak lantzen hasten dira, jarrerak finkatzen, eta inprimategietako makinek berriz ere martxa hartzen dute. Ez da giro hutsala: tokiko demokraziaren une nagusietako bat dugu parean, herritarren hitzak eta hautuak benetako pisua hartzen duten unea. (...)
Testuinguru horretan, zerrenda abertzaleak gero eta ageriago dira. Batzuetan argiki aldarrikatuak, beste batzuetan “etiketarik gabe” aurkezten diren zerrendetan txertatuak, baina beti ikuspegi bera partekatuz: Euskal Herritik eta Euskal Herriarentzat pentsatutako proiektua defendatzea. Izena baino gehiago, funtsezkoa da norabidea, baloreen eta ekintzen koherentzia, eta eguneroko lanean erakusten den engaiamendua.(...)
Iritzia

Comment garder l’espoir ?

L'Édito du mensuel Enbata -Le premier mois de 2026 vient de s’achever et, déjà, cette impression que le monde vacille : Venezuela, Iran, États-Unis, Rojava en Syrie... Les lignes de fracture s’élargissent. La violence se poursuit en Palestine, en Ukraine, au Soudan, et ailleurs encore. Sommes-nous prêts à affronter ce qui vient ? Et surtout, comment garder l’espoir ? Celui d’un monde meilleur. (...)
Comment garder l’espoir quand la question du changement climatique est reléguée au second plan, alors même que ses effets s’aggravent ? Jean-Louis Davant l’écrit dans sa chronique, en quatre-vingt-dix étés, il en est un témoin direct. Refuser de le reconnaître, c’est s’accrocher au vieux monde d’hier et retarder l’inévitable transformation que notre époque réclame. Le même refus de l'évidence se manifeste à notre échelle, dans notre réalité locale et politique. Lorsqu’un préfet agit avec des réflexes jacobins d’un autre âge, lorsqu’il privilégie le rapport de force à l’écoute, l’injonction verticale au dialogue, c’est le même logiciel qui s’exprime. (...)
Iritzia

Zanpantzar Prefeta

2024ko azaroaz geroztik, Paueko prefeturak Ipar Euskal Herriarekiko jarrera oldarkorragoa eta ideologikoagoa hartu du, tokiko adostasun sozial eta politikoak zuzenean kolpatuz.
Migrazioa, euskara, laborantza edo hautetsien errespetua: ez da arlorik salbu gelditzen, eta erantzun kolektibo bat beharrezkoa da. (...)