Iritzia
« Une idéologie qui conduit au repli sur soi »
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Senperetik jin zaigu oharra, abertzaleek dute beraz beren baitan hetsirik egoteko ideologia bat.
Lehen erreflexu batean, ez nintzen baitezpada harritu, zonbat aldiz ez dugu holakorik entzun. Eta kolonizatu baten gisan, hainbeste integratu ditugun holako oharrei ez diegu beti ihardesten. Baina 2023an gira eta erran behar diegu gure eskualdearen kudeaketan parte hartzen duten teknikari, «aditu» edo politikari batzuei ez dela zernahi erraten ahal orain. (...)