Kale izenak euskaraz

IzenakUda honetan “Azpimarra” eta “Airean” saioak ematen ez direla eta, askotan erderazko “Sin ir mas lejos” debate bizi biziak begiratu ditut. Beti bezala, Hegoaldeko eta Espaniako gai minberatsuenak aurkezten ditu Klaudio Landa arduradunak. Hain iritzi desberdinetako partehartzaileen artean ordena berriz jartzeko duen modu bikaina txalogarria dela aitortzen dut gaiari lotu baino lehenago.

Ostegunean (Irailaren 4ean) eztabaidatu izan ziren beste gaien artean, Donostiko kale batzuren izenak osorik euskalduntzeari buruz izan da. Orain arte kale gehienen izenak koofizial diren hizkuntza bietan emanak badira ere, batzuetan lan hori ez da osoki egin eta Donostiko Udaletxeak urratsez urrats dana euskaraz idazteko asmoa badu. Euskaltzale edo abertzale den edonori lan hori zilegi dela eta euskeraren normalizazioaren hildotik badabilela otuko zaio naski. Bainan zoritxarrez ez da horrela beti gertatzen, partehartzaile batzuk, euren burua euskaltzale edo euskalduntzat jo arren, EH BILDU k zuzentzen duen udaletxeko inposizio bat ikusten dute ebazpen honetan, eta pertsonen izenen grafia aldatzea ez dute zilegi jotzen, areago errespetu gabekeriatzat daukate. (Adibidez Cristobal Balenziaga –ren ordez Kristobal Balentziaga idaztea). Beste askoren ustez, kaleen izenak euskalduntzea baino arazo larriagorik badaude, nahiz Donostin, nahiz kanpoan, eta politikariek lehentasun gehiago behar duten gaietan ihardun beharko lukete.

Mendeetan zehar behin baino gehiagotan aldatu da euskeraz idazteko modua; horretaz ohartzeko nahiko da ikustea nola idazten zuen Detxeparek edo Axularek. Baita ere zortzi euskalki desberdin izanik, herrialde batetik bestera idazkera denbora berean nola aldatzen den ikustea erakutsgarria da. Halako desberdintasunek ez zuten euskalzaleen arteko eztabaidarik piztu, baizik-eta euskeraren aldeko zaletasuna eta amodioa areagotu zuten. Hogoigarren mendean H-ari buruzko eztabaidak izan arren, benetako euskalzaleen artean bigarren mailakoa izan zen arazo hori, eta euskera batuaren lantzeko era asko ziren arren, (Federiko Krutwig – Piarres Lafitte – Joxe Luis Txillardegi) euskeraz zuzenez idazteko lege bakunik ez zegoela aitortzen zuten; bakoitzak euskeraz bere eran idatz dezan, bainan modu zuzen batez, erderakeriak ekidinez alegia, eta kitto, pentsatzen zuten. Gaur eguneko euskalzaleek eta abertzaleek kale guztien izenak euskeraz ipintzeko ados izan beharko lukete beraz. Euskeraz ez dakienak eta ikasi nahi ez duenak ulertu beharko luke herri hori aldaketa batean dagoela, aspalditik zapaldua eta baztertua izan den hizkuntza bat urratsez urrats bere eskubideak eta ukan beharko zuen tokia berreskuratzen ari dela.

Euskal Herrian beste arazo ekonomiko edo gizartezkoak izan arren, horrek ez du eragozten hizkuntzaren berreskurapenaz ihardutzea. Edozein herri aske ta soberanotan, hizkuntza politika eta hezkuntza ez dituzte buruzagiek alde batera baztertu, arazo larriago eta garantzitsuagorikan dagoelakoan; kinka denboretan, bertako hizkuntza ofizialaren aldeko neurri gehiago hartzen ez badute, ez baitituzte behintzat indarrean daudenak apaltzen. Frantzia eta Espainiako Estatuetan kinka izan arren, ez dut uste kanpoan dauden Alliance Française –ean edo Instituto Cervantez -ean Parisek eta Madrilek hurrenez hurren aurrekontuak apaltzen dituztenik.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).