BIDEOA – Erromako Inperioak Europako herri eta kultura guztiak suntsitu edota aldatu zituen. Euskal Herri osora zabaldu zen baina ez zuen latinizatu (salbu Akitania, Nafarroako Erribera…). Euskarak latinaren eragin handia jasan zuen eta zerbait aldatu zen (hiztegia, egitura zenbait…), bai eta kultura ere (ideia berriak, teknikak…), baina, aurreko aroetan bezala, komunitateak iraun egin zuen, eutsi egin zion identitatea atxikiz.
Inperioan, bestalde, euskararen lehen lekukotasunak ageri ziren, latinezko epigrafian beti ere, eta gehien-gehienak Akitaniako harrietan eta aldareetan azaldu ziren.
Elkarrizketak:
Joaquin Gorrotxategi: Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedraduna
Mertxe Urteaga: Oiasso Erromatar museoko zuzendaria
Elena Torregarai: Euskal Herriko Unibertsitateko Antzinaroaren Historiako irakaslea
Nodge Nolan: Colchester Roman Society elkarteko kidea
Musika: Ludi Scænic
————————————-
DOKUMENTAL-SORTARI BURUZ:
Hizkuntza gugandik at bi liburu dira: gramatika eta hiztegia. Hizkuntza bizia, berriz, geu gara, hiztunok. Euskara ez da gugandik aparte dagoen zerbait.
Historiaurretik gaur egun arterainoko bidaian, bada, gure hizkuntz komunitatea da protagonista “Euskara Jendea” dokumental sortan. Menderik mende, Euskararen Herria eratu, osatu, bizi, egokitu eta aldatu da beste kulturekiko etengabeko hartu-emanetan.
Euskara bizirik ailegatu da XXI. mendera. Hemendik aurrera, baina, erronka zein galdera berriak ditu. Eta haiei erantzun beharko die, orain arte bezalaxe, iraungo badu.
————
MATERIAL DIDAKTIKOA: https://www.euskarajendea.eus/material-didaktikoa
Euskara Jendea, 40-50 minutuko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lana da eta publiko zabal bati aurkeztu nahi dio euskararen eta bere herriaren historia.
Hizkuntzak hiztunengan gauzatu dira, berengan bizi dira. Mintzaira baten historia beren hiztunena da ezinbestez, edo, nahiago bada, hiztunen historia beren hizkuntzarena da. Euskarak, berez, ezin du deus egin; euskaldunek bakarrik moldatu, garatu, galdu, pobretu, aberastu, normalizatu… dezakete euskara. Horregatik, Euskal Herriaren historia azaldu nahi izatekotan, euskaraz mintzo den jendearena esplikatu behar da, hizkuntza komunitatearen ikuspuntutik, alegia, Euskara Jendea garelako. Jarraian lan honen aurkezpen bideo-laburra.
Enbataren BIDEOAK atalean, datozen asteetan, behereko parteak ikusten ahalko dira:
1/ Historiaren atarian
2/ Erromako inperioan
3/ Aniztasunaren bidean
4/ Mugetan gaindi
5/ Gerren arteko pizkundean
6/ Mundua osatzen
Bada gauza ainitz deskubritzeko Euskal-Erromatar mundu hortan . 2018 urtean bertze hiri berri bat atxemana izan da Artiedan ( Forau de la Tuta deitzen den tokian ) . Leire monasterio ta Jaka-ren bide erditsuan . Badela 2000 urte euskaraz mintzazen zuten herrialde osoan .
Gaurko egunean ez dugu pentsatzen ahal zonbat gauza aldatu diren 2000 urtez .
Ikus hemen Europa Mendebaldeko hizkuntzak Erromatarrak jin aintzin :
– Tartesanoa ( desagertua )
– Kartago Feniziarra edo Punikoa ( desagertua )
– Iberiarra ( desagertua )
– Zelti-Iberiarra ( desagertua )
– Greko zaharra ( desagertua Mediterrano mendebaldean )
– Euskal-Iberiarra ( desagertua )
– Euskara zaharra (Paleo-Basque) ( bizirik )
– Etruskoa ( desagertua )
– Sarda zaharra (Paleo-Sarde ) ( desagertua ) . Gaurko Sarda , Latinetik jiten da .
– Liguroa ( desagertua ) . Gaurko Liguroa , Latinetik jiten da .
– Zeltiarra
Galiakoa ( desagertua )
Lepontikoa ( desagertua )
Bretonikoa ( bi partetan bizirik , Bretanakoa ta Gales parte bat eta Irlandako Gaelo ta Eskozia Gaelo bertze partea )
– Piktoa ( desagertua )
– Irlandako hizkuntz zaharrak ( Iñork ez du sekula aipatu , bainan Zeltiarrak jin aintzin bazen zerbait ) ( desagertua )
Youtube : Bideo interesgarria Zeltiarren buruz , bainan ez du Euskal Akitania eta Zelti-Iberriarra aipatzen .
– Langue et écritures gauloises – Emmanuel Dupraz – #CycleEcrituresAnciennesII | ILARA