Elkartasunak
Bakegileak - 4 urte pasa dira, Euskal Herriko jendartearen bultzada eta borondateari esker, ETA erakundearen armagabetzea gauzatu zen 2017ko apirilaren 8ko egun historiko hartatik. Egun hark, hutsik gabeko engaiamendua, bihurgune bat eta etapa berri bat markatzen ditu, bake justu eta iraunkor baterako bidean, elkar bizitzaren bidean. (...) Aieteko Nazioarteko Adierazpenetik 10 urteetara iristen garenean, nola uler daiteke zuzenbide arrunta etengabe indargabetzea?
Behin eta berriz oroitarazi eta aldarrikatu nahi dugu: bakea eraikitzea, gatazkaren jatorria eta ondorioak konpontzean datza. Gatazkaren ondorioak konpontzea, minak konpontzean datza, beraien ezagupena onartuz, datozen tokitik etorririk ere. Baina gatazkaren ondorioak konpontzea, kartzelaz haratago beste perspektiba bat eskainiko duen tresna juridikoak aktibatzea da, existitzen direnak erabiliz edo egokitu behar direnak egokituz. (...)