Solidarité migrants-etorkinekin kolektiboak, Majid, Calais-ko «basa oihanetik» pasa den migratzailea ; Jean Sébastien Mora, erreportaria, Mediapart eta Le Monde diplomatique-ko parte hartzailea ; eta François Guénnoc, haren errola eta funtzinamenduagatik ohiz kanpokoa den « Auberge des migrants à Calais » elkartearen arduraduna errezebituko ditu azaroaren 18an, ostiralarekin, Uztaritzen, gaueko 7etan.
Herritar gisa eta nola ez gizaki gisa, ezinbestekoa zaigu gai horiek berriz gureganatzea, ezagutza ezak eta elikatzen duen bestearenganako herrak ez dezaten gaina har. Zeren ez gaitezela tronpa, Calais-ko basa oihanaren desegitea aterabide faltsu bat da : Calais Bretainia Handiko hiri hurbilena geldituko da, tunelaren eta itsas-ontzien abiapuntua. Herbesteratuek segituko dute leku hortan bateratzen. Elkarrekin, segi dezagun beraz elkartasunezkoa den haurnasketa zuzen eta demokratiko bat eraikitzen.