Sustengu, elkartasun eta aldarrikapen manifestaldiak
Urtarrilaren 17an, Libre Baxe Nafarroa sustengu komiteak Donibane Garazin antolatu "Intza, Aurore eta besteak libre" manifestaldian 1600 pertsonek sustengua eta elkartasuna adierazi diete epaituei, auzi politikoen bukaera fermuki galdatuz.
Ber egunean, Donostian 30 000 pertsonatik goiti bildu dira, ‘Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea’ lelopean deitua zen manifestaldian. Guardia Zibilak joan den astelehenean atxilotutako abokatu eta herritarren kontrako operazioa salatu eta gatazka politikoari konponbidea emateko garaia dela adierazi dute.