Régions et Peuples Solidaires va tenir son université d’été en Corse

Du 25 au 27 août, c'est dans un camp de vacances de Taglio-Isolaccio, au nord de la plaine orientale, que Régions et Peuples Solidaires tiendra son université d'été. Le processus d'autonomie en cours sera au centre des débats, mais pas seulement. La spéculation immobilière face au monde agricole tout comme les politiques de coopération en Méditerranée seront abordés.
La deuxième journée sera consacrée aux exemples européens. "A chaque fois que l'on fait une présentation de ce qui se passe ailleurs en Europe, on démontre à quel point l'Etat français est linguicide" dit François Alfonsi, président de Régions et Peuples Solidaires dans sa présentation audio de 5 minutes du programme. (...)

Puyo afera

Euskal Herrian aspalditik lurra eta etxebizitzaren inguruko espekulazioa salatzen da, haren ondorioak jasanezinak baitira: prezioen igaitea, bigarren etxebizitzen emendatzea, herrian bizitzeko zailtasunak, laborantzak jasan kalteak… Aiherrako Etxexuria baserria 250 000 €-tan erosi zuenak 1 579 000 €-tan salgai ezarri zuen 7 urte berantago, Puyo agentzian. 2024ko urtarrilaren 20ean, agentzia horren arduraren salatzeko, 60 kide inguruk agentzia sinbolikoki okupatu zuten 2 orenez.
Irailaren 30ean 7 kide epaituko dituzte horregatik. Ez dituzte 7 kide epaitzen baizik eta mugimendu oso bat. (...)

Dantzatzen duen lurra ez da nehoiz hilko

EHZ FESTIBALA - Milaka lagun hurbildu dira Euskal Herria Zuzenean festibaleko 29.ediziora. Arberatzen bigarren aldiz pausatu da festibala eta hiru egunez milaka festibalari elkartu dira Arberatzeko plaza eta pentzea betez. Herri aldaketa iaz gauzatu zen heinean, teknikoki pikoan agertu da aurten festibala. Belaunaldiz belaunaldi transmitituriko tresna kulturala eragina duen seinalea erakusten du aurtengo aldi aberatsak ere. Euskal Herriko eta kanpoko taldeak elkartuz zein lurralde desberdinetako festibalariak batuz, Euskal Herria Zuzenean festibalak emaitza ona eta emankorra ematen segitzen du.
Aurtengo bero bortitza desagertu artean, heldu den urtean, EHZren 30. urteurrena ospatuko dugu, 1996an Arrosan hasi zikloa ez baita sekulan isildu ezta hil ere. Arberatzen gira gaur egun, kultura folklorismotik eta azalkeriatik haratagoa dela aldarrikatuz. (...)

LAB, euskal sindikalismo eraldatzailea langile guzien esku

Ikasturtea bukatzen ari zaigu. Egitura askotan momentua iritsi da bilanak egiteko eta segidan burua perspektibetan jarri ondoko ikasturteko plangintza diseinatzeko.
Sindikatuan ere ariketa hauek beteko ditugu nahiz eta otsailean momentu berezi bat markatu dugun. Bigarren aldikoz gure Biltzar Artekoa antolatu dugu. Aurten otsailaren 25ean bururatu da, Irunen. (...)