Ulertu
“Euskara ofiziala izango ez deno, ez dugu bakerik izanen”
6000 Euskal Herritar bildu dira Ziburun, larunbatan, azaroaren 8an, bertako auzapeza den Guy Poulouren erasoen aintzinean ikastola sostengatzeko.
"Ikastolek lege ezagupenik ez duteno, lurralde honetan euskara ofiziala izango ez deno, ez dugu bakerik izanen" azpimarratu du Paxkal Indo Seaskako lehendakariak manifestaldi bukaerako hitzaldian.