Iritzia
EAJri egin dio sorpassoa Unidos Podemosek
Gorka Bereziartua (Argia) - Azken hauteskunde kanpaina hitz batek markatu du: “sorpasso”. Inkestek esaten zuten Unidos Podemos gai izango zela PSOEren aurretik geratzeko eta behin Espainiako ezkerreko alderdi nagusi bihurturik, zerbait diferentea egiten hasteko.
Ba oraingoz ez da izango: alderdi morea eta IU elkartu dituen koalizioak aurreko hauteskundeetako ordezkari kopurua errepikatu du, sortutako itxaropenetik urrun geratzen den emaitza.