Haurtzaroan euskararen eskaintza bermatzeko bidea

Leire Bidart eta Maider Negueloua - 2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbatak. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko.
Hilabete honetan, Leire Bidartek (Ttinka haurtzaindegiko zuzendari eta Konkolotx elkarteko idazkariak) eta Maider Neguelouak (Konkolotx elkarteko koordinatzaileak) lehen haurtzarotik euskara bermatzeko bideak zehazten dizkigute. (...)

Azaroak 11

Ekhi Gorostiaga Hirigoien eta Iztebe Oihenart Etxart - Urtero azaroaren 11n, Ipar Euskal Herrian pesta eguna da. Lehen gerla mundialeko armistizioaren omenez Frantziar estatuak inposatzen digun pesta eguna. Hori dela eta, Uztailak 14 kolektiboaren izenean, egun hori bere kontextu eta koadroan kokatzea dagokigu, egun honek, bikain irudikatzen dituelako Euskal Herriak pairatzen dituen zapalkuntza nazionala zein soziala. (...)
Ondorioz, Frantziar estatuak azaroak 11ren kari inposatzen duen pesta eguna azkarki salatzen dugu U14 kolektibotik. Hortarako, hau da, gerlaren erabilpen inperialista eta asimilatzailea erauzteko, azaroaren 11n, atsaldeko 5tan, Azkaineko plazara deia luzatzen dizuegu. Frantziak erahil zituen eskaldunen omenez, eta sarraski hauen arduradunei aurre egiteko, Azkainen elkar ikusten dugu. (...)

Pour Que Vivent Nos Langues : “modifier l’article 2 de la Constitution française et d’adopter une loi linguistique globale”

Né en 2019 pour dénoncer les conséquences délétères de la réforme du lycée mise en place par l’ancien ministre de l’Éducation nationale Jean-Michel Blanquer, le collectif Pour Que Vivent Nos Langues regroupait des associations de défense des langues dites «régionales». Il est officiellement devenu une association loi 1901, à l’occasion de l’Assemblée Générale constitutive qui s’est tenue à Bayonne le 25 octobre dernier. Cette assemblée générale intervient à un moment où le soutien du public aux “langues régionales” n’a jamais été aussi élevé, un sondage IFOP de juillet 2025 (pages 22 à 28) montre que 77% des Françaises et Français sont favorables à leur reconnaissance officielle (+5% en 10 ans). (...)
Pour Que Vivent Nos Langues réaffirme le besoin de modifier l’article 2 de la Constitution française et d’adopter une loi linguistique globale. En effet, nos langues ne bénéficiant actuellement pas, dans les territoires où elles sont historiquement parlées d’un statut de coofficialité, leur transmission et leur usage restent marginaux et, de fait, leurs locuteur.rices sont relégués au rang de citoyen.nes de seconde zone. (...)

Elebakartasun funtzionala

Patxi Saez Beloki - Hil hurren dago elebakartasun funtzionalik ez duen hizkuntza oro. Hain zuzen ere, inperialismo linguistikoak horixe izaten du jomuga nagusia: ahulezi egoeran dagoen hizkuntzak ez dezala aukerarik txikiena ere izan elebakartasun funtzionalean bizitzeko. 
Inperialismo linguistikoak hizkuntza gutxituari erasotzeko eta hura suntsiarazteko bidean, beti elebitasuna bihurtzen du lege eta, bereziki, elebitasun simetrikoa ezartzen du jarraibide aldaezin eta bazterrezin. (...)

Rodages

Hartzea Lopez Arana (membre d’Ostia) - Le 10 octobre, nous nous sommes retrouvé.es sur les terres de Marienia pour semer du blé panifiable et clôturer la parcelle, à l’aide de deux tracteurs et sous le regard d’une demi douzaine de gendarmes. L’occupation entamée en mai dernier se poursuit, malgré les recours juridiques quasi épuisés, une tentative de déblocage politique avortée à l’agglo, des militant.es poursuivi.es en justice...
Que reste-il d’autre pour sauver ces terres de l’artificialisation ? Sans doute un changement de majorité municipale à Kanbo, disposée à modifier le PLU. En attendant, les chantiers agricoles participatifs sur le terrain font obstacle à la bonne marche des affairistes. On se doit donc de renforcer ce type d’initiatives.

Desobedientzia zibila ez da delitua!

AROZTEGIKO ELKARTASUN KOMITEA - Joan den ortziralean Nafarroako Auzitegiak publiko egin zuen gure kontrako epaia, gaurko deialdian honi buruzko balorazioa zuekin partekatuko dugu. Epaiak argi-ilun aunitz ditu. (...) Ez da bidezkoa makro proiektu espekulatzaileak inposatzen dituztenek,ehunka urteko zuhaitzak botatzen dituztenek, errekak eta bazterrak hondatzen dituztenek, inolako ondoriorik jaso ez eta guk, momentu batez sarraskia geldiarazi izanagatik, zigorrak pairatu behar izatea. (...)
Herri bezala erakutsi dugu badugula ospatzeko hamaika arrazoi: erresistentziaren indarra, auzolanaren balioa, eta gure lurra defenditzearen zilegitasuna. Marea horia indartsu agertu da otsoaren hortz zorrotzen aitzinean. Aroztegiko borroka ez da soilik tokiko auzia, gure etorkizuna eta gure herriaren erabakitze eskubidea jokoan dago. (...)

2025ean, euskararen gosea beti hor

Euskal Konfederazioa - 2025eko agorrilaren 25ean, IFOP frantses zundaketa egiturak Régions et Peuples Solidaires alderdiak manatutako inkestaren emaitzak plazaratu ditu, eta harridurarik gabe euskararen alde urratsak aitzina emateko nahikeria biziki gora da, bai Frantzian, bai Ipar Euskal Herrian.
2025an inoiz baino gehiago, euskararen aldeko hizkuntza politikaren garapenean oztopoak ezartzen dituztenak, euskararen irakaskuntzaren eskaintza eskolen %70era mugatzen dutenak, euskarazko aisialdi edo haurtzaindegiak laguntzen ez dituztenak… Gutxiengo batentzat ari dira. (...)

1,7 milioi ahots ozen Duplomb legearen kontra!

Biharko Lurraren Elkarteak parte hartzen duen Civam sareko Iritzia - 1,7 milio ahots ozen entzun dira Duplomb legearen kontra: oihu horren muinean osasuna, ekologia, demokrazia eta janari beregaintasuna dira.
Ez da laborantzaren "kontra" doan mugimendua. Alderantziz, haren defentsarik handiena da. Hamar egun barne, milioi hiritarrez goitik Duplomb legearen kontrako petizioa izenpetu dute Frantzian; demokrazia parlamentario horren historian aurrrekaririk ez duen dinamika da. Mezua ezin argiagoa da: lege horrek ez die laborari munduko menturei erantzuten, ez eta ere gizartearen beharrei. Zaharkitua den laborantza eredu bat indartzen du, ekosistemak funditzen ditu eta desberdinatsunak emendatzen ditu. (...)