Egilearen artxiboak: Eneko Bidegain


Lurralde Kolektibitatea eta Udalbiltza

Frantziak euskarazko irakaskuntza sortzearen beha egon bagina, oraino ikastolarik ez zen izanen Ipar Euskal Herrian, ez eta eskola elebidun publikorik ere. Ez zen sortuko euskarazko irratirik. Euskara orain baino are egoera larriagoan izanen zen.

Gaur egun, indar handiz berreskuratu behar litzateke tresna nazional horiek sortzeko estrategia. Lehen planora ekarri behar litzateke, Ipar Euskal Herriari begira, Lurralde Kolektibitatearen aldarrikapenak indarra galdu baino lehen. Frantziak onartzen ez duena, guk eraikiko dugu.


Euskararen bide luzea legeari begira

Euskararen drama hori da: ez duela lege babesik, eta ondorioz, haren alde egiten diren indar guztiak alferrik izan daitezkeela, administrazioak jartzen duen edozein errekurtsoren parean. Horrela ezin da segitu, beti haizearen kontra.

Mementoan, François Hollande ez da keinu biziki itxaropentsuen ematen ari. Hizkuntza gutituen Europako agiriaren berrestea gibelera bota dute berriz ere. Kezkatzekoa da: horrek berak erakusten du zein zaila izanen den Frantziak onartzea lege ausart bat euskararen eta gainerako hizkuntza gutxituen eskubideen bermatzeko.


Herriak existitu behar du

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza "Pertsonentzat, ez dela aski bizitzea, baitezpadakoa dela existitzea, existitzen direlako kontzientzia edukitzea. Hatsa hartzen dugun heinean edo bihotz taupadak dauzkagun heinean, bizi gara. Baina ez da aski."

Euskal Herria bizi da, euskara bizi da. Baina existitzen da? Batzuen begietan bai, besteen begietan ez; gisa batera bai, beste gisara ez. Munduko estatu-nazioak biltzen dituen Nazio Batuen Erakundean ez da existitzen, hasteko.


Batasun harrigarria Lurralde Elkargoaren alde

Zenbait jakobino porrokatu kenduta, Ipar Euskal Herriko politikarentzat ez zen bideragarria kontrako jarreran tematzea. Departamenduaren aldeko iritzia zinez zabaldua zen Ipar Euskal Herrian, eta hori begi bistan zeukaten. Gainera, ikusiz hainbat hauteskundetako giltza abertzaleek dutela, politikari anitzi komeni zitzaien jarrera ireki hori hartzea.

Euskal departamenduaren (orain Lurralde Kolektibitatearen) aldeko adostasun zabal hori etorri da, azken hogei urteetan, tendentzia politiko guztietako eta sektore politiko, kultural eta sozioekonomikoko jendea elkarrekin lan egiten aritu delako.


Urte bat, eta itxaropena kendurik

Alta, Frantses Estatuak ez ditu arrazoiak falta, behingoagatik, Ipar Euskal Herriari ezagupena onartzeko.

Orain beste testuinguru batean gaude: lurralde elkargo baten aldeko adostasuna zinez zabala da, borroka armatuaren aroa bururatua da, Frantziak dezentralizazio erreferma handi bat egin beharra du 2014rako…

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak