Zapaldua zapaltzaile?

Euskaldunek, Katalandarrek edo Eskoziatarrek bezala, geure Estatua aldarrikatzen dugu. Gaur mundu gehienean den Estatu-nazio eredu horren gisakoa ote?
Andde Sainte-Mariek Ephraim Nimni, Belfasteko unibertsitateko politologo ezagunaren ikuspegia aztertzen dauku artikulu zorrotz hontan.

Québec eta Katalunia

Katalunian, Artur Masen gobernuak indepentziari buruzko jende galdezketa Madrilekin negoziatu nahi luke. Bainan Rajoyk ez du deus entzun nahi. Espainol konztituzioaren gibelean aterpetzen da.
Andde Sainte-Marie-k esplikatzen digu zergatik Québec-en normala dena Espainian ez den posible.

Mandela, 46664, Madiba

Giza eskubideen aldeko nazioarteko eguna ospatzear ginela zendu egin zauku Nelson Mandela. Bizitzaren edo historiaren ironia tristea dudarik gabe, bere herritar kide guziek Madiba deitzen zutenarentzat.
Andde Sainte-Mariek Madibaren mezuaren indarra du aipagai bere kronikan.

Presoak, bizikidetza, normalkuntza, geroa…

Estrasburgoko europar auzitegiak Parot doktrina ezabatzearekin muturrerat adierazi dio Rajoyri, kartzela politika orotan lehentasuna izan behar zuela justizia konzeptuak. Justizia eta giza eskubideen jabe izan behar duelako edozein euskal preso ere.
Sekulan bezain bat preso horientzat, preso guzientzat bezala funtsean, funtsezko eskubideak aldarrikatzea, gauregun Euskal Herrian bizikidetzari beste urrats bat aintzina emaitea da.

Negoziatu… zer ?

Catalunyak antolatzen ahalko ote du independentziari buruz jende galdeketa, ala Madrilek konstituzioan oinarrituz baztertuko du egitasmoa?
Andde Sainte-Mariek emaiten digu Catalunya eta Espainiaren arteko borrokaren berri.

Austeritate zentzuzkoa

Zazpi milar gaur egun, laster hamar edo hamabi, mende batez lur huntako bizitzalegoaren kopurua ikaragarri goititu da. Ber denboran, gure eskualdeetan janari soberakinak botatzen direlarik, herrialde txiroetan hazkurria eskas da.
Egoera hori ezin onartua dela dio Andde Sainte-Marie laborariak. Hona hemen ikusten dituen aterabide posibilitate batzuk.

Aldaketa ekologikoa

ren Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - "Bakotxak bere burua ekologistatzat definitzea ez da liberalismo salbaiaren eta produktibismo etengabe baten kontra borrokatzea, baizik eta ere teknoegitura jakobino azkar baten kontra egitea."
Horizonte edo ipar orratz berriak atsulutoki landu eta bultzatu behar dira, ezkerreko ikuspegitik. Funtsezko aldaketa ekologikoa sakondu, adostu eta aplikatu behar da Europa eta mundu mailan.

Euskal Herri berria

Être abertzale c’est aussi une volonté tenace et chevillée au corps et au cœur. La volonté toujours renouvelée de transmettre certaines valeurs aussi basiques que progressistes.
Mon abertzalisme se veut ouvert à des personnes et acteurs sociaux et politiques non abertzale, mais désireuses comme moi, de faire bouger notre pays dans le sens de plus de démocratie participative, de plus de souveraineté entière ou partagée, de moins de conservatisme, de moins de populisme.