Iñaki, zoin urrun dagoen…

Ez dira euskal errefuxiatu politiko guziak iheslari. Batzuk deportatuak izan ziren Espainiako eta Frantziako gobernuen manuz. Geroztik desterruan bizi dira, batzuk hogoitahamar urte hontan.
Hona hemen Andde Sainte-Marie, gure kronikalariak, haietarik bati idatzi gutuna.

Ispilu liburua

Carmen Gisasola, beste zenbait preso politikoekin batera « Itzuliezinezko bake prozesuaren alde konprometitutako presoak” kolektiboko partaidea da, ETA-ko zuzendarietarik izana eta erakundetik apartatua, bortizkeria politikotik desmarkatua, bere biktimeri barkamena eskatua duena. Andde Sainte-Marie-k irakurri du Carmen-ek jaz argitaratu nobela.
“Liburu horren bitartez, Carmen Gisasolak nahi du frogatu Hego Euskal Herrian nahi bada elkarbizitza sozial eta politiko berri bat eraiki balore moral eta etiko berrituetan oinarritua, behar beharrezkoa dela iraganaz gogoeta kritiko bat egitea sakonki”

(P)ost (S)criptum

Ulertu behar duzu memento batez, uko eta hitz jate guziak lerrokaturik, ohartuko zirela zu ere, PSko laguna, zure alderdia dela agertzen, zaukula agertzen, estatu zaharkitu, zentralista, kontserbadore eta kasik monarkista baten azken gotorleku gisa.
Zer mila demontreko ezin ikusizko hari ba ote da azken 224 urte hauetan, hain konstantzia haundiz ukatzeko hemengo herritarreri beren geroaz erabakitzeko funtsezko eskubide xinple hori ?

(P)ost (S)criptum

Gure eztabaida ezin bururatuz edo, hauxe ere aipatu nahi nizun sozialista laguna : ez dut pentsatzen Parisen eramaiten ari zirezten politika eskuindarren berdintsua denik edo nahitarat podererat heldu geroztik, «gure» funtsezko eskakizun guziak zangopilatzen ari zirezten nahitarat, ez ez. Bainan onartuko didazu egiazki sozialista senditzen den edonork ulert lezakeela, hemengo hainbaten haserre eta ulertgaitza.
Ulertu behar duzu memento batez, uko eta hitz jate guziak lerrokaturik, ohartuko zirela zu ere, PSko laguna, zure alderdia dela agertzen, zaukula agertzen, estatu zaharkitu, zentralista, kontserbadore eta kasik monarkista baten azken gotorleku gisa.