Zuzentasuna

Nun da zuzentasuna?

Gainekotx Klixka - Huna oraino berrikitan bizi izan dituztan hiru egoera, lagun artean, familia giroan eta gizartean.
Berdintasuna ez dela zuzentasuna ulertzeko paradak izan dira.

Iparraldea_Kokapena

Ipar Euskal Herrian ze instituzio behar dugu?

2 Iruzkin
Kixkil Klixka - Azken denbora hauetan debate bat pil-pilean da: zer nolako antolaketa behar dugu Ipar Euskal Herriarentzat?
Labur-bilduz, bi iritzi nagusi ateratzen dira debate horietarik zenbaitzuk diotela prefetak egin duen proposamena herri-elkargo bakar bat Iparraldearentzat onartu behar dela, lurraldea kontuan hartua delakoz eta segitu Lurralde Kolektibitate berezi baten galdegiten, beste batzuk diotelarik ez dugu deus onartu behar prefetarengandik, hots Estatuarengandik.
Klixka

Aktualitatea

Intxai Klixka - Ikasturte hastapen huntan, aktualitatearen itzulia egin dezagun,... Uf! zoin luze den diametroa edo berrien harridura neurtu nahi badugu: JIA!!!-metroa!
(...) Bi lan egin dira ere independentziaren arloan. Eskoziak gaita jotzen segituko du, beti ere tea edanez, Ingles boterea ezin ki(l)tatuz eta agintarien zapetak ezkoztatuz. Españan aldiz, emaitzarekin zatizfos, Generalitatean kontsultaren deiarekin nahas-Mas direlarik.
HegazkinaHar!

Hegazkina har!

Teukzomen Klixka - "Airekoa edo hegazkina mende huntako bidaietan, Gauza normala eta arrunta bilakatu da denetan. Flight 24 gunean, Ta edozien unean, ikus daiteke zenbat hegazkin baden gure zeruetan."
"Frankfurt, Miarritze, Calcutta, Hong Kong, Los Angeles, Ouagadougou... Zunbait orenez planeta bera baina hamainaka mundu. Behin batian Loiolan, Bihar berdin Angolan, Ez belarri ta ez buru, Distantziek zer balio duten denek ahantzia dugu."
Lookaz

Abertzale «look»-a

Samatsa Klixka - Eskoziak bere etorkizuna hautatzen zuen aste berean, hala zer ziren Euskal Herrian astekari baten lehentasunak. Abertzale "look"ataz arizaitea.
Gaur egungo Europan, identitate eta populu aldarrikatzeak pizten diren unean, eta Euskal Herria horren laboratorio edo adibide interesgarrienatariko bat izanki, ez dute besterik egiteko jantzi, bilo edo beste historio aipatzeko.
Lebranchu

Lotu lanari!

Kixkil Klixka - Larrazkeneko giro batean sartzen ari girela eta, Ipar Euskal Herri honetan ere izanen da zer egin. Instituzio gaiaren inguruan, Iparraldearen ber-antolaketari buruz, uztailean prefetak egin zituen proposamen batzuk, lurralde erreforma dela eta. Honen berri ukan eta, gogoeta eta eztabaidak hasi ziren, udako giro honek geldiaraz zituenak, dudarik ez da sartze politikoa dela eta berriz bazterrak piztuko direla.
Batera plataformak Euskal Herriko Lurralde Kolektibitate baten galdea beti mahai gainean du, frantses Estatuak mespretxuz baizik ez du erantzun. Iparraldeko delegazio bat errezibitu baldin bazuen ere, ez du iñoiz afera hau behar zuen bezala kudeatu, sekulan ez da izan ministro baten bisita gai horretaz, hemengo agintari eta elkarte arduradunekin hitz-egiteko. Alta, Uztail hastapenean ikusi dugu Marylise Lebranchu, deszentralizazio eta funtzio publikoko ministroa, Korsikako Asanbladan bizpahiru orenez hango kontseilariekin eztabaidatzen.
KlixkaRaoul

Raoul Euskal Herrian udan

Gainekotx Klixka - Uztailaren hastapena da. Urteko bidaia egin behar duela, Raoul-ek aurten Euskal Herria hautatu du bere familiañoarekin. Oren parrasta bat iraun duen bidaia bururatzera doa. Autoaren gibelean, usaian bezala, haurrak ezin jasanak dira: goxoki guziak janak dituzte, hautatu filmak begiratuak eta «konzola» amak dauka bere zakuan gorderik kalapita gorria sortzen zuelakoan! Hots deus berezirik.
Dena-den gure herri batean sartzen dira eta ohartzen dira bide-borobil eta untzietako liliak burdinez inguratuak direla; karrika bazterrean diren etxe eta saltegien berinak, taulazko hesiz gordeak direla!
Klixka1

Independentziaren prezioa…

Samatsa Klixka - Español estadoan ari dira kezkatzen gero eta gehiago Katalunian eta Euskal Herrian ideki edo idekitzen diren prosesuekin. Argumentu politikorik gabe, Espainiako prentsak ez daki zer argitaratu katalandar edo euskal abertzaletasuna borrokatzeko.
Duela aste batzu artikulu ainitz argitaratuak izan dira datu ekonomikoak aztertzen dutenak. Aldi guziz, «aditu» batzuk dituzte estatistikak edo elementu batzu ikertu, aditu horien artean, ainitz eskuin muturrarekin edo eskuin gogorrarekin lotuak…
PrefetarenLakukotasuna

Prefetaren lakukotasuna

Iruzkin 1
Intxai Klixka - Denborak eskubidearen sugarrak itzaltzen ditu! Prefetak kexa guzien pindarrak indartzen ditu! Seaskak bere baitatik ikasi zuen: ura lortu zuen, sua lortu zuen eta ura berotzen ikasi zuen! Orain ur hori erabiltzen dute sua itzaltzeko. Jakobinismoak segi beza! Ezin da gehiago eraiki sos publikoarekin. Eskola publikoaren publizitatea! Prefeta hard hura ardura bere herriaren ar-Durand!
Hizkuntza guzien berdintasunak, eskubideen mailan pertsonen arteko ezberdintasuna sortzen omen du. Zentralismoak ditu gure hezkuntzaren ardatzak jartzen babesik utzi gabe: Seaskaren eraikuntzetik T(hila) kendu eta Ikas Hola! Ez dakigu ze haskatik elikatu!
  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak