Katalunia, Euskal Herriaren astelehena?

PrintFriendly and PDF
Katalunia

Azaroaren 9a, goizeko 7ak, iratzartzen naiz ! Igande batez, 7etan, zer pasatzen da ? Egun berezi bat dudarik gabe. Eta bai, egun historiko bat bizitzen dugu. Kataluniako gizarteak bere etorkizuna bere gain hartzen du, manera ezin hobeago baten bidez.
Egun historiko bat izanki, telebistaren aintzinean gosaltzen dut, frantses telebista batek katalandarren bozka aipatzen du jadanik; berantago, eztabaida bat ere antolatua da azpimarratuz Erresuma Batuko gobernuak Eskoziari onartu duena Espainiarrak ez duela sekulan baimenduko bere demokrazi usaia faltarengatik ! Frantses telebista batean ! Zinez egun historiko bat.
Hamaikak, euskal prentsak bere orrialde nagusiak bete ditu Kataluniako berriekin, webguneetan partikulazki, gertakariak zuzenean hasten dira kondatzen edo bideo batzu erakusten. Egun historiko bat ospatzen da, aperitifa bat hartzen dut !

Eguerdi, parte hartze handi bat jakinarazia da, nazioartean famatuak diren egunkariek aipatzen dute ere, beste aperitifa bat !

Arratsaldea sobera luzea da; azkenean, bostak eterdiak idurikatu behar dira (beste 3 garagardo) bigarren parte hartze bat ukaiteko, berri ona ! Español prentsak bozkaren kontra egurra botatzen du, seinale ona ! Zazpiak, lehen zurumurruak, beste aperitifa batzu !

Bederatzietan, frogatua da parte hartzeak esperantza guziak gainditu dituela eta lehen sondeok diote independentziaren aldeko botoak nagusitzen direla eta azpimarratua da ere dena lasaiki eta demokratikoki pasatu dela, behar da ospatu beti !

Hamarrak, Berriako webguneari azken begirada bat eta hor sorpresa handi bat, Bartzelonatik igorria izan den argazki batean… abertzale diren alderdi guzien ordezkariak, irriz, elgarrekin ! Euskal Herrian sekulan ateratzen den argazki bat, Ebroa pasatu eta gero, errealitatea bihurtu ! Beste garagardo batzu eta egun historiko baten ondotik buba !…

Biharamun goiza, mozkorrondo on bat…Katalunia, Euskal Herriaren astelehena ?

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak