Ezgirelako

Ez besteak baino zozoago…

Naroa Gorostiaga Barriola - Urteetan kazetaritza lanean arituz, besteei gertatuak kontatzeko ohitura izan dut, baina ez ene iritzia ematekoa. Eta hori zaila zait. Badakit ez naizela bakarra: usuenean hedabideetako kronikari edo solasetako parte hartzaileak, gizonak izan ohi dira. Gauza bera postu eta toki publikoetan hitza hartzen dutenetan. Badakit elkarteetako antolatzaileentzat zaila dela lehen lerroan egoteko prest diren emazteak atzematea.
Emazteak lehen lerrora agertzen ez bagara, usaian erraten dena, bizitzaren eta gizarte honen antolaketaren ondorioa izan ohi dela, familiako antolaketan emazteek etxeko ardurak eta zaintzak izan ohi ditugulako eta gizartea ez dugulako antolatua familiako lanak partekatzeko. Baina arazoa hori baino urrunago doala uste dut, urteen poderioz ikasi dudanaz.

Ezinezkoa

“Ezinezkoa”

Naroa Gorostiaga Barriola - Film bat aipatu nahi nizueke. “Ezinezkoa” izena duen filma, edo jatorriko bertsioan “Lo Imposible”. 2004ko eguberri garaian, Tailandiara oporretara joana zen Maria, senarra eta 3 semeekin. Hotelean, Tsunamiaren izugarrikeria jasan zuten. Haiek bezala, beste turista andanak, eta nola ez, Tailandiarrek. Izugarrikeriaren aitzinean jendeen jokamoldea erakusten du filmak.
Aberatsen herritik oporretara herri txiro batera joanik, baliabiderik ez dutenek lagundu dituzte turista horiek; aldiz, ezin-biziko egoeretatik ihesi, herri aberatsetara heldu direnak, baztertuak, kanporatuak eta hiltzerat utziak dira. Nola da posible?
KlixkaSoka

Hey my friend !

Teukzomen Klixka - 1) Goizeko 4ak, bi kadera ta erdian bi baso armagnac / «Hire ustuko gu bietariko nor hautatuko dik Añak?» / «Nik argi diat: batentzat xantza, bestearentzat ñakañak!» / Aski zaila da ertea klarki zer deitzen ahal den lagun bat.
2) Pirineaok, 2000 metro, hiru lagun eskalatzen / Sokaz loturik mendian goiti batak bestea babesten. / Bat lerratzen da maldan beheiti, besteek dute atxikitzen! / Hiru lagunen biziak luzaz dira loturik egonen.
Ezezda!

Isiltasuna hautsi

Luma Klixka - Gauaren erdian elkarturik ziren, gertaturiko eraso sexualak salatzeko. Gauaren erdian, hitza hartu zuen emazte gazte batek: «Eraso bat salatzeko hartzen dut mikrofonoa. Salatu nuen... baina, erasotzailea babestu nahi izan zuten. Erasotzailea babestu zuten, aulki bat duelako Legebiltzarrean, haien iduriko jasan dudan erasoa baino garrantzitsuagoa delako haren karrera».
Tonu deliberatu batean mintzatu zen emazte gaztea. Ikarak sendi ziren hala ere bere ahotsan. Bortxaketa bat salatzea ez delako erraza. Baina, indarra zen nagusi, dudarik gabe. Bortxaketa bat salatzea ez delako sekulan erraza. Hiru emaztetarik bat da sexualki erasotua izan. Eta isiltasuna nagusi. Isiltasuna nagusi denean zaila delako isiltasuna haustea.
Donald-en programarat hurbiltzen bagira, solasgai gisa har dezagun murruaren proiektua: bera hautatuz gero, mexikarrek pasabidea edo pareta Me(re)xiko dutelakoan. Guadalajara ere Wall-adajara deitu lezakete.

Mandatu eta manatu

Intxai Klixka - Aspaldiko partez, balaizke aktualitateko hainbat gai jorratzeko, usaiako ikuspundutik. Zonbat gauza ez diren gertatu : EAEko hauteskundeak, Españako hauteskundeak, Frantzian jitekoak direnak eta hain sesigarriak diren alderdietakoak…
Bainan, aldi huntan Atlantikoa zeharka dezagun eta aipa ditzagun Estatu Batuetako hauteskundeak ! Ze eszenatokia, ze antzerkia!... Idei eraikigarriak entzun baino, bi hautagaier buruzko eskandaloak ez entzuteaz nola ez USA !
Lertsunak

Lertsun istorio…

Gainekotx Klixka - Urte guziz bezala lertsunen solaseri so egon naiz.
Hara aurten entzun dudana.
Samatsa

Demokrazia eta matematikak

Samatsa Klixka - Azken egun hauetan, gure aldizkari maitearen artikulu batzuek aipatu dituzte ordezkatzeko ahalaren arazoak. Hegoaldean iragan diren hauteskundeetan, boz kopuru perreka batek ondorio pottolo bat ukan du EAJa eta PSOE arteko gehiengoa ez ahalegiteko.
Beste problematika bat da hiru probintzien arteko oreka onartzea ; bakoitzak 25 biltzarkide igortzen ditu Gazteizera eta jakinez arabar baten bozkak lau bizkaitarrena nunbait balio duela, hortan galderak pausatzen ahal dira. Horrez gain, HELEParen inguruan ere matematikek demokraziarekin talka egin dute.
HendaiakoHOndartza1

Hendaiako hondartza, aniztasun gunea delako maite dut

Naroa Gorostiaga Barriola - Sokoburutik Dunbarrietaraino 3 km-ko luzera duelako, ibiltzeko hondar trinkoa eta uhin lerro luzeak igerian eta itsas kirolen egiteko bikainak dituelako. Bidasoa bazterrean delako, Hondarribia, Irun edota Lesakatik hurbil...
Aniztasuna, elkarbizitza eta elkarren errespetua lantzeko toki bikaina da Hendaiako hondartza...
Prefosta2

Prefosta baietz !

Teukzomen Klixka - Euskal herriko lur batzuetan misterioa sortzen da: / Azalegiko herensugea harpetik ateratzen da / Ligin lamien azken harria errekarat erortzen da / Cassin, Xalbador, Pitreau… luze da pastoralen zerrenda / Beste ipuin bat kondatuko dut, eta hau ez da leienda.
Bazen etxe bat gela, trinketa, ostatu bat eta guzti / Etxe hortako semeak utzi dauzkigu bizpahiru izpi / Aitorren hizkuntz zaharra eta euskal historiaren azti / Abertzaleen arbasoetan atxemaiten dugu noski. / Historiara pasatua da geroztik Xaho Agusti.