Irailaren 10ean, Garapen kontseiluak, Zuzendaritza batzordearen kari, Ipar Euskal Herri neurriko herriarteko elkargo baten sortzearen alde deliberazio bat adostu du, eta proiektu horren inguruan gizarte zibilaren mobilizatzeko lan baten bideratzea erabaki du.
NOTRe legearen ondorioz, herriarteko mapa berri bat marraztua izanen da 2017ko urtarrilaren lehena aintzin. Euskal hautetsiei proposatzen zaie aukera hortaz baliatzea, Ipar Euskal Herriaren neurriko herriarteko elkargo baten sortzeko. Garapen kontseiluarentzat aukera paregabea emana zaio lurraldeari, garrantzizko eskumenak lituzkeen instituzio baten eraikitzeko eta Eskualde erraldoi berrian eragiteko ahaletan izateko. Garapen kontseiluak bere kideen bitartez, gizarte zibila osoa mobilizatuko du, Euskal Herriaren etorkizunarentzat sekulako garrantzia duen eztabaida horren biziarazteko.