“Bai!”-a indartu
Larunbatean, apirilaren 2an, Batera plataformaren deiari erantzunez ehunka herritar mobilizatu dira Ipar Euskal Herriko 4 gune ezberdinetan HELEP bakarraren aldarrikatzeko.
2016ko apirilaren 14an, ostegunarekin arratseko 18:00etan Baionako elkarteen etxean Euskal Herriko Garapen Kontseiluak antolatzen du foro partehartzaile bat beste aktore sozio ekonomikoekin HELEP bakarraren eztabaidatzeko aukera eskainiz. Jarraian, zuzenean izena emaiteko parada atxemanen duzue. Bai eta ere maiatza bukaera arte, 158 herri kontseiluek HELEP-aren alde ala kontra bozkatzen duten jakiteko manera.