Gizarte Zibilaren Foroaz, BAI!
Apirilaren 14anostegunarekin, 18etan, Baionako elkarteen etxean, Euskal Herriko Garapen kontseiluak Foro partehartzaile bat antolatzen du lurraldeko eragile guziei zuzendua, informazioa banatzeko, partekatzeko, eztabaidatzeko eta Hirigune proiektuaren hobeki ulertzeko parada emanez.
Garapen kontseiluak argiki adierazi du Euskal Hirigune elkargoa (HELEP) den instituzioaren sortzearen alde zela azken udazkenean jadanik. Maiatzaren bukaera arte 158 herrietako kontseilariek proiektuaren alde ala kontra bozkatuko duten bitartean, Garapen kontseiluak hitza eman nahi die Ipar Euskal Herria biziarazten duten eragileei. Sartzea librea da, izena emaiteko parada artikuluan berean.