Les élus et l’Eusko

Pourquoi est-il intéressant pour une mairie d’adhérer à l’Eusko ? Quelles possibilités est-ce que cela ouvre ?
Réponses avec des élus d’Hendaye, Ustaritz et Mendionde, les trois premières communes d’Iparralde à avoir adhéré à l’Eusko, interrogés par Kanaldude à l’occasion de l’AG 2016 d’Euskal Moneta.

Hizkuntza armairutik atera

Urriaren 21ean, ostiralarekin, arratseko 20:30tan, Euskararen urtarokari, hitzaldi bat eskainiko du Gemma Sangines, TELP tailerren sortzaileak Donazaharreko Lutxibordan. Hitzaldi emaileak bere lanaren filosofia esplikatuko du eta beroan-bero, bizpahiru ariketa ere egiten ahalko ditugu.
Gogoa eta bihotza indarturik, gure hizkuntzan eta gure gaitasunetan konfiantxa azkarturik jali behar ginuke bilkura hortarik.

Euskararen urtaroa 2016: “Egun eta bihar euskaraz hitza har!”

Urriaren 14tik 30erat 25 ekitaldi euskaraz Baxenabarreko 15 herritan eta azken eguna Baigorrin.
Euskararen urtaroaren karietarat usaian baino gehiago euskara baliatzeko, entzuteko parada ukanen dugu. Euskararen sasoina urteko 365 egunetarat zabal dadin guziek urratsa egin dezagun, gure mihiak libra ditzagun, euskararen onetan. Egun eta bihar euskaraz hitza har!

Euskararen arroila?

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Euskal Herriko mendebaldean iragan berri den hauteskunde kanpainaren eztabaidagai nagusi bihurtu den gaiak harridura eta zalaparta sortu ditu. Bereziki PSE-EE alderdiak bota du harria: jende franko baztertzen omen da enplegu publikoetatik, euskara ez jakiteagatik.
Hori gezurra izateaz aparte, zergatik egin diote eraso euskarari?

Nola euskaldundu 40.000 lapurtar berri ?

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Iragarpenen arabera, heldu diren urteetan 40.000 lagun etorriko dira Frantziatik Lapurdira bizitzera eta lanera. Batzuek aipatu dituzte horrek hirigintzan eta etxegintzan eraginen dituen aldaketak, eta iduri du hori dela oraingo kezka nagusia.
Hori bigarren mailakoa da, ordea.

Best of busti

Bi urtez, gazte andana bat bildu dira hilabetero Busti emankizunaren sortzeko. Sortzaileari hitza, tutoriala, dibulgazioa, kafeñoa, hilabeteko kantua, kakotsak... Busti emankizunaren historioa behar den bezala bukatzeko, egilee proposatzen daukute emankizun guzietako memento hoberenak berriz begiratzea "Best of" hunen bidez.
Parte hartzaile guziak, zuzenki edo ez laguntza eman dietenak eta bistan dena ikusle eta entzule guziak eskertzeok parada baliatzen dute: "Busti dira, Busti zirezte, Busti gira, Busti gaitezen oraino luzaz!"

Baionako bertsoa

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Bertsoarena eta CGTrena egun hauetako bi anekdota dira, bakoitza bere eremuan eta bere berezitasunekin. Biek erakusten dute giro orokorrago bat.
Biek erakusten dute nahi dutela euskara marginala eta indioen erreserba batean bezala izatea, eta hor mugatzea.

Lanbide lizeoa

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Seaskaren urrats bat baldin bada zinez txalotzekoa, hori da lanbide heziketa eskainiko duen lizeoa irekitzearen urratsa.
Mende erdia betetzeko bezperan dago Seaska, eta urtez urte gero eta ikastola gehiago ireki baditu ere, Ipar Euskal Herriko euskarazko irakaskuntzak bazuen gabezia sendo bat: unibertsitatera zuzendu nahi ez duten eta lanbide bat ikasi nahi duten gazteek ez zeukatela aukerarik beren bidea euskaraz segitzeko.

Gaur so eginen diogu geroari!

Herri Urrats egunean - Iparraldean, demografia apaltze bat ezagutzen dugu urte hauetan, eta beste sareetan haurren kopurua jautsiko delarik, Seaskak heldu den ikasturtean, berriz ere aurten baino 150 ikasle gehiago izanen ditu ikastoletan. 3 500 ikasletik goiti beraz.
Eta azken urteotako hazkundeari so egiten badiogu, 2030 urterako 6 000 ikasleren heina gaindituko dugu. Ez da ameskeria, jadanik ama ikastoletan hasiak diren haurrek ibilbidea bururatuko dutenean izanen den ikasle kopurua baizik.