Bateratik, bateraturik ekitera

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Maiatzeko hilabete honetan izandako hainbat gertakarien artean Bateraren maiatzaren 10eko biltzar nagusiarekin ondoko urteei begirako erronka nagusi baten berrabiatzeak markatu du. Izaten dira holako hitzordu batzuk norberaren egutegian saihetsezinekoak bezala ikusten direnak, eta horietariko bat da Ezpeletan izandakoa.
Orain dela hogei bat urte bezala aniztasunaren irudia da lehen lehenik ekimenak eman duena. Aniztasun politikoa alde batetik, kolore askotako ordezkari politikoekin, diputatu, auzapez zein hautetsiak bildu baitira bertan, baina bereziki azpimarratzekoak dira gizarte zibiletik hurbildutako egitura eta mugimenduen ordezkariak. Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatearen aldeko dinamika berri horrekin egungo Hirigune elkargoa bezalako egiturarekin hozka bat gorago egiteko dagoen nahia agerian jarri du beraz hitzorduak. Instituzioaren arloan hozka bat gorago egitea ezinbestekoa ikusten baita gaur egun etxebizitza, laborantza edo soziala bezalako arloetan tokiko gizartean sortzen diren problematikei molde eraginkorrenean erantzun ahal izateko eskumen eta ahalak lortzeko. (...)

ELAren XVI. kongresua: Langileria antolatu, gizartea eraldatu (II)

Joan den hilabetean, Mitxel Lakuntza ELAko Idazkari Nagusiarekin eta Amaia Muñoa Idazkari Nagusiaren albokoarekin hasitako elkarrizketaren bigarren eta azken partea dugu jarraian. Ekainaren 2 eta 3an Bilbon iraganen den ELA sindikatuaren XVI. kongresuaren gako nagusienak azaltzen dizkigute.
Elkarrizketaren osagarri gisa, ELA sindikatuaren printzipioen eguneratzearen berri ukanen duzue. (...)

“Herriak bizi behar du!”

BIDEOA - Euskal herrian, borrokan ibili diren gudarien oroitzapenez Nafarroaren egunaren bezperan Baigorrin, margolan bat estreinatu da.
"Inportanteena da, zergatik engaiatu diren gazte horiek momento batean. Helburuak argi ziren: Euskal Herria ezagutua izan dadin, Euskara atxikia izan dadin, lurra ez dadin saldua izan. Helburu horiek beti hor dira. Lan eta borroka hori beti segitu behar da. Manerak aldatzen badira ere, aintzina segitu behar da. "Herriak bizi behar du" (margolanaren mezuak) oraikotasuna badu." (...)

ELAren XVI. kongresua: Langileria antolatu, gizartea eraldatu (I)

Hego Euskal Herriko 4 probintzietan 104 mila afiliatu pasa dituen ELA sindikatuak, 9.568 ordezkari ditu, hots eremu hortako ordezkaritza osoaren % 35,80a.
Elkarrizketa honetan, Mitxel Lakuntza ELAko Idazkari Nagusiak eta Amaia Muñoa haren albokoak ekainaren 2 eta 3an Bilbon iraganen den ELA sindikatuaren XVI. kongresuaren gako nagusienak azaltzen dizkigute. (...)

Plazara-Emun: mugaz gaindiko hitzarmena euskara biziberritzeko

Iparraldean eta Hegoaldean euskara biziberritzeko indarrak batzeko hitzarmena sinatu dute Plazarak eta Emunek. Euskararen biziberritzean erreferentzia diren bi kooperatibek mugaz gaindiko hitzarmena sinatu berri dute elkarren esperientzia eta ezagutzak partekatzeko helburuarekin.
Elkarlanerako hitzarmenak epe luzerako lankidetza ikuspegia landu nahi badu ere, bi erakundeek zehaztu dituzte 2025erako lehentasunak, eta hala, dagoeneko aurreikusi dituzte aisialdian eta kirolean erakunde bakoitzak dituen praktikak elkarbanatzeko eta euskaldun kopuru txikia dagoen eremuetan euskararen erabileran eragiteko praktiken elkartrukerako beste mintegi bat. (...)