Elkartasun uholdea behar dugu, zubiak eraikitzen jarraitzeko
Ikastolen Elkartea - Ekaitz erauntsiak Herri Urratsen 40. urteurrena ospatzeko geneukan ametsa zapuztu du. Aurten ezin izan dugu Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ikastolen aldeko jai erraldoia Senpereko lakuaren inguruan ospatu. Eta besta bere handitasun osoan ezin ospatze horrek milaka euroko galera ekonomikoa ekarri dio Seaskari.
Nahiz eta gaur Herri Urrats mugatu bat ospatuko dugun, gaur bildutako diruarekin ezinezkoa izango zaigu jaiak berak sorturiko gastuei eta Seaskak dituen beharrizan handiei aurre egitea. Hori dela-eta, deialdi zabal bat egiten diogu euskal jendarte osoari, Seaskari eta Ipar Euskal Herrian euskara ikasteko hautua egiten duen proiektuari aurrera egiten laguntzeko. Horretarako, ekarpen ekonomikoak egiteko bideak zabaldu ditugu. (...)