Iritzia
Transmititzen ez den kultura bat ezin da hautatu
Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko kulturari eman zaion tartea %40 ingurukoa izan da. Alegia, hemengo komunikabideek ahots handia ematen diotela kanpokoari.
Txostena aurkeztu du NOR ikerketa-taldeak, Euskarazko kulturgintzaren presentzia hedabideetan deiturikoa. Argia.eus-en Gorka Peñagarikano Goikoetxearen artikulua. (...)