Ulertu
«Arbolaren egia»
Duela urte bat egunez egun, iragan zen armagabetzea, egun historikoa bakearen bidean. Armagabetze horrek paisaia aldatu du. Obra hau, aldaketa horren sinboloa da.Obra hau hixtoriaren sentsuan kokatzen da: Aiete, Luhuso, 2017-ko apirilaren 8-aren ondotik.
Obra hau deitzen da “Arbolaren egia”. Ez da deitzen “Egiaren arbola”, ez baita, foroetan errepikatua izan den bezala, egia BAT, ez baita errelato BAT, ez baita memoria BAT. Guri da, memoria guztiak elkarrekin bizitzen ahalko diren memoria kolektiboa eraikitzea. Gu deneri dagokio, ezerrez ahantzi gabe, eraikitzea ondoko belaunaldieri transmititu nahi diegun Euskal Herria! (...)