Iritzia
Minaren aitortza
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Bitxi da. Apirilaren 8an kexu zirenak ziren ETA beti armarik gabe ikusi nahi zutenak. Haiek ospatu beharko zuketen ETA behin betiko bukatu dela, armak utzi dituela, ez dela gehiago erakunde armatu bat… Funtsean, PPkoek eta PSOEkoek berek hastapenetik bazekiten gertatu beharrekoa 2011ko urriaren 20an gertatu zela, eta orduz geroztik erretorika hutsa egin dutela, beti azpimarratzeko Euskal Herrian ez dagoela gatazkarik. Beraz luzapenetan dabiltza beti.
Ez da posible izanen kontakizun adostu batera heltzea, batzuek ukatu nahi baitute Euskal Herria herri zapaldu bat dela, estatuen suntsipen politika jasan duena mendez mende, eta beste batzuek diotelako hori dela gatazka ulertzeko giltza nagusia. Mina alde bakarrekoa izan dela baieztatzea herri honi gezurra erratea eta kalte handia egitea da. (...)