Laurogei urte baino gehiagoko gure ameskeria
Beñat CASTORENE - Uztaileko Enbata aldizkarian, Jean-Louis Davantek eskaintzen digu "80 ans de conflit" deituriko artikulua. Hitz egiten du, bereziki, frankismoaren hastapenetik ETAren borroka armatuaren bukaeraraino doan laurogei urteko arte horretaz. Horrez gain testuak adibide batzuk emaiten ditu, erakusten dizkigutenak nola gure herriak, betidanik, pairatu behar izan duen bortizkeria politikoa auzoko nazio haundien aldetik.
Gure kontrako bortizkeria beti nabarmendu eta areagotu baldin bada armak hartu ditugun okasione bakanetan, hauteman behar da politika zapaltzailea ez dela sekula baretu pausatu ditugunean; zapalketa forma gehien bat kanbiaturik ere.