Etxebizitza benetan eskuragarria izan dadin

XUTI GAZTE! - Gaur, martxoaren 25 honetan, hainbat gazte elkartu gara Miarritzeko Carmen immobilier agentzian. Datuak kezkagarriak dira, urtean 20 000 etxebizitza turistikotik gora daude alokagai Ipar Euskal Herrian, 42 235 bigarren etxebizitza eta 11 904 etxe huts daude, eta herri batzuetan bigarren etxebizitza kopurua %40a baina gehiago da. Ikasleok gure gastuen %65a baino gehiago bideratzen dugu etxebizitzara, eta hala ere, 2020.urtean 11 699 etxebizitza sozial eskatu baldin baziren ere 1 223 bakarrik banatu ziren.
Etxebizitza benetan eskuragarria izan dadin urte osoan prezio apalagoan alokagai egonen diren etxebizitzak behar ditugu. Horregatik, gazteok ere apirilaren 1ean Herrian Bizi plataformak Baionan antolatu duen mobilizazioan parte hartuko dugu. (...)

Berriztagarriak neurritasunarekin batera doaz

Nicolas Goñi eta David Lannes - Aspaldi hasi behar zen trantsizio energetikoaren bidean oso berant gabiltza, eta testuinguru geopolitiko berrian presaka ari dira orain Europa eta osatzen duten estatuen gobernuak energia berriztagarriak bultzatzen.
Ipar Euskal Herrian, zein da gure ahalmena erregai fosiletatik ateratzeko, megaproiektuetan erori gabe? Erantzuna teknikoa ez ezik, politikoa da ere. (...)

Emazte langileak borrokara!

Andrea Pebet eta Miren Etxeberri - Martxoaren 8a hurbiltzen ari den arau, hainbat adierazpen irakurtzen eta entzuten ahal ditugu emazteen egoeraren inguruan. Iritzi artikulu huntan, gure analisia partekartu nahi dizuegu.
Bizi dugun krisi testuinguruan forma desberdinetako bortizkeria haunditzen eta gogortzen dela ikusten dugu, deia zaurgarriak diren subjektuak (emazteak, migranteak, ikasleak...) baldintza ekonomiko, sozial eta politiko oraino prekarioagoetan emanez. (...)

Ur erreserba erraldoiak? Ez milesker!

OSTIA saretik, heldu den martxoaren 24tik 26ra, Poitiers eskualdean uraren defentsaren alde iraganen den nazioarteko mobilizaziora joateko deia luzatzen dugu.
Bassines Non Merci, Confédération Paysanne eta Soulèvements de la Terre taldeek antolatuko duten hitzordu berri horretara joatea beharrezkoa iruditzen zaigu, elkartasunaren indartzeko. Frantziatik zein Europatik hainbat abiatze kolektibo eginen dira mobilizazio handi honetara joateko. Euskal Herritik ere, auto partekatze sistema martxan jarriko dugu. (...)

Joanes Goyhenetche, gizon engaiatua

Battitta Boloquy - Joanes Goyhenetche, Ezterenzubi Intzaian duela 87 urte sortu zen. Laborantza ingeniari ikasketak Angers-en egin ondoan, Lekorne Garroan kokatua zen laborantza moldakuntza zentroa kudeatu zuen. Hazparneko laborantza eskolan ere kurtsoak eman zituen garaian. Ondotik Etxarriko AFMR (Association pour la Formation en Milieu Rural) zentroan sartu zen eta erretreta hartu arte...
Bizi politikoan, gazterik engaiatu zen. Enbata mugimenduan parte hartu zuen eta bere bizi guzian abertzale sailean inplikatu zen. Departamenduaren aldeko borroketan ere hor zen. 1997ko diputatu hauteskundeetan bere burua laugarren bozka eremuan aurkeztu zuen Michel Bergouignanekin, Abertzaleen Batasunaren izenean. (...)

Energia xahutzea: RLPIan publizitate argiduna debekatzeko ekintza

Larunbat goiz honetan, otsailaren 18an, goizeko 7:00etan, Ipar Euskal Herriko eta Aturriko Publizitatea Geldi kolektiboko 25 militantek hainbat iragarki taula itzali eta 52 afixarekin estali dituzte.
Ekintza honen bitartez, Bizi!, CADE, Paysages de France eta Résistance à l’agression publicitaire elkarteek energia xahutze hori salatu eta publizitate argidunaren debekatzea eskatzen dute ondoko Herriarteko tokiko publizitate araudian. (...)

Apprentissage des langues : nos bébés sont des génies !

Michel Feltin-Palas - Non seulement un enfant bilingue apprend plus facilement une troisième ou une quatrième langue, mais il sait aussi se mettre plus facilement à la place des autres.
Le bilinguisme précoce offre donc non seulement des avantages pour les apprentissages scolaires, mais aussi pour les relations sociales et, peut-être, pour la santé. J'en déduis - vous m'avez vu venir - que la France aurait évidemment tout intérêt à valoriser ses langues dites régionales - encore parlées par une dizaine de millions de personnes, rappelons-le. (...)