Milesker Patxi, agur eta ohore Jauna
Michel BIDEGAIN - Gizaki batzuk sinesten dute bizpahiru bizitza biziko dituztela bata bestearen ondotik, metenpsikosis edo arrainkarnazioaren bitartez. Patxik ez du lur huntako bizia agortu zitzaikion idurikatu, ondotik beste bizi bat edo beste bizitzeko. Nahiago izan ditu hiruzpalau bizi berdenboran eraman, heriotzaren ondoko berpiztearen menturan egon gabe. Eta nolako bizitzak, gainera, bata bestea bezain aberats eta eragingarriak: Sokoa enpresaren sortzaile eta kudeatzaike, Herrikoaren sortzaile eta kudeatzaile, Enbata mugimendu abertzalearen sortzaile eta militante, Enbata aldizkariko laguntzaile eta idazle, Laborantza Ganbararen Lagunak elkartearen sortzaile eta kudeatzaile, ezker abertzalearen bidelagun jarraikia eta beste.
Patxiren bizitza ezberdinak nolakoak izan diren beste batzuk nik baino hobeki marraztuko dute. Nik xantza ukan dut Mixel eta Patxiren ondoan izaitea Laborantza Ganbararen sortze eta defentsako garaietan. Horien saietsean lanean aritu girenek ikusi eta ikasi dugu gizarte honen emanzipaziorako beharrezkoak ziren tresnak nola eraiki eta garatu behar ziren. (...)