Egiazko arazoei so egin dezagun

Klika irudian bideo-laburpena ikusteko.


Kanboko Herriko Etxean egin den ekintzaren ondotik, ELBk eta Lurzaindiak beren ikuspundua eman nahi dute, komentario guzien artean, usu funtsik gabeko gaur egungo salaketak ikusiz.  Damutzen dugu Kanboko aupeza arinki zauritua izan dela atzo gauean, jendarmeriak Kontseilu gelan sartuz  hasitako bulkada baten ondorioz, bi orduko saio baketsuaren ostean.

Salatzen ditugu hautetsi zenbaiten erreakzioak, manifestariek nahitako hautetsien kontrako ekintza bortitza egin dutela aipatuz. Damutzen ditugu atzo gauean Devèze jaunaren ustegabeko erortzearen eta beren funtzioa betetzean hautetsiei zuzendutako eta gaitzesten ditugun erasoren arteko nahasketak. Auzapezaren erortzea ustegabekoa izan zen, eta ez zen fisikoki erasotzeko asmorik. Auzapeza ez da ere “larriki zauritua” izan.

Askok diote ekintza horrek demokrazia ahultzen duela edo ez duela harreman sanoetara laguntzen.

Manifestariak han ziren atzo sustut Kanboko auzapezak berak oraindik uko egiten dietela  elkarrizketa salatzeko. Izan ere, ELB, Lurzaindia eta Ostia 2023 urtearen bukaeran azken herriko kontseilura jin ziren, “demokratikoki” eztabaidatzera, eta aitzineko aldi guzietan bezala, auzapez jaunaren ezezko temati bat baizik lortu ez zuten.

Ukatze demokratikoa dela salatzen duguna, Marienia laborantza-lurra eraikigarri bihurtu zuen PLUren gaiari buruzko elkarrizketa irekiaren eskaeraren kontra egitea da. Alta, Euskal Elkargoak berak bozkatzen zuen, gure ekintza baino egun batzuk lehenago, laborarien aldeko mozio bat (“hiri-elkargoak laborari guziei segurtatu nahi die hautetsi guziek laborantzaren elikadura-funtzioari eta lurraren kontserbazioari ematen dioten garrantziaz….“).

Oroitarazteko, auzitegian eramana izan da 2019ko Elkargoaren erabakia, Kanboko PLUaren berrikuspena onartzen duena (CADE, Nahi dugun herria eta Lurzaindia*). Gaur egun, errekurtso hori apelatua da.

Kanboko hautetsiekin eta Euskal Herri Elkargoarekin elkarrizketarako eskaera errepikatzen dugu eta Marieniako laborantxa lurrak salbatzeko eta ez sakrifikatzeko PLUren aldaketa aztertzeko galdegiten dugu!

* Nahi Dugun Herria eta Lurzaindia-rentzat ekin interesa ez die onartua izan

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Egiazko arazoei so egin dezagun

  1. Noiz arte hain buru gogor izanen dire Iparraldeko hautetsi batzuk? Zer ari dira aldezten: kudeatzen duten herriaren ongi izatea, ala eraikin berriez egin ditzaten baimenduz herriaren nortasuna suntsitzen? Bigarren hautakizunean badira, garaia da pentsa eta haien politika dirujalea alda dezaten; horrela manifestazio ” bortitza ” horiek ez dira gehiago gertatuko. Bortitza kakotxen artean ezarri dut, auzapezaren erorketa istripu bat izan delako.

Comments are closed.