Hey my friend !

PrintFriendly and PDF

1)
Goizeko 4ak, bi kadera ta erdian bi baso armagnac
«Hire ustuko gu bietariko nor hautatuko dik Añak? »
«Nik argi diat: batentzat xantza, bestearentzat ñakañak!»
Aski zaila da ertea klarki zer deitzen ahal den lagun bat.

2)
Pirineaok, 2000 metro, hiru lagun eskalatzen
Sokaz loturik mendian goiti batak bestea babesten.
Bat lerratzen da maldan beheiti, besteek dute atxikitzen!
Hiru lagunen biziak luzaz dira loturik egonen.

3)
Harremanetan izaiten dira usu lagun mota asko:
Konfiantxazkoak, kirolekoak, ta beste batzu bestako
Eta elgarren ulertzekotan aski dira bi behako
Facedebook eta Twitter ez dira beharrezkoak hortako

4)
Entsegu bat da baina horra lagun on baten deskribapena
Behar delarik arazo latz bat saihestarazten duena
Behar delarik txiste ttipi bat airean botatzen onena
Ta bereziki behar delarik ixiltzen badakiena…

  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak