Memoria berreskuratzeaz gain, kudea dezagun ere!

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - “Bere historia ezagutzen ez duen herriak ez du bere oraina ulertzen, eta, beraz, oraina menperatzen ez duenez, beste batzuek egingo dute haren ordez”.
Duela hilabete bat, Alemaniako presidenteak onartu zien Gernikako bonbardaketaren biktimei bere herriak “erantzukizun historikoa” duela. Bizkaiko hiriaren hilerrian makurtu zen lore eskaintza bat eginez ; azpimarratu behar da ber unean, zenbait metro gibelean zen Espainiako erregea gelditu zela, xut xuta, keinurik egin gabe. (...)

Eztabaidaren gainetik… gazte batzuen bizipena

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Azterketak euskaraz gaia aktualitatean jarri zen berriz ekainean, baxoaren hilabetean. Etxepare lizeoko ikasleek aldarrikatzen segitu dute Baionako suprefeturaren edo herriko etxearen aitzinean eta euskaraz ari diren irakasleek prentsaurreko bat eskaini dute azpimarratzeko belarriprest andana badela baxoko ahozko handiaren denboran ahobizi batzuk entzuteko. Aurten ere, ekimen horrek bazterrak inarrosi ditu, Bordeleko errektoretzak ez baititu holako ekintzak maite.
Gaur egun, hezkuntza ministeritzan aipatzen dute gai sozial sensibleak kontuan hartzea; hots, frantses errepublikazaleentzat, laikotasunarekin lotuak diren gaiak. Ipar Euskal Herrian, azterketak euskaraz dugu gai sozial sensiblea. (...)

Aberri Egunaz

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Heldu den apirilaren 20an, Aberri Eguna ospatuko dugu Donibane Garazin. Lan amankomun baten testuinguruan, Aberri Egun bateratu batera deituak dira aberri zaleak. «Elgarrekin, herria, burujabetasuna» leloaren inguruan antolatua da aurtengoa Ipar Euskal Herrian.
Triptiko horrek ongi adierazten du azken hamarkadetan abertzaleek kausitu ez dutena; lemak edo leloak aldarrikatzen dira baina azken finean betiko edo erregularki agertzen diren trabak edo makurrak gauzatzen dira. (...)

Euskaldun fededun, edo aldaketa klimatikoari aurre egitea

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Gaurko iritzi honen helburua ez da Eliza katolikoaren eragina eztabaidatzea Euskal Herrian, baina bai gogoetatzea zein izaten ari diren, gaur egun eta etorkizunari begira, sinesmenak edo honela deituko duguna, fedea ere.
Fedearen etimologia hartzen bada, konfiantza hitzari lotua da. Etortzen diren desafioen aitzinean, mugimendu abertzaleak, euskaldun komunitateak bere sinesmenak errotu eta segurtatu beharko ditu. Horrez gain, euskal herritarrek, bereziki Euskal Herrira berrikitan etorri direnek eta etorriko direnek ere, mugimendu abertzaleak eskaintzen duen programaren edo proiektuaren baitan beharko dute sinetsi ondoko urteetan. (...)

Euskaldunen eta euskaltzaleen arteko saretze eta bultzada berria?

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Euskararen erakunde publikoak Ipar Euskal Herrian heldu diren 25 urteetarako euskarak izango dituen perspektiba soziolinguistikoei buruzko ikerketa argitaratu berri du; agorrileko Enbatan aurki dezakezue puntu garrantzitsuak laburbiltzen dituen sintesi pollit bat.
Azken denboretan entzuten dira oihartzun, iragarpen edo hauteman ezezkorrak euskararen etorkizunari begira. Kosta ahala kosta, iruditzen zait euskaldunek baikor baizik ezin dugula egon gure hizkuntzaren geroa aipatzean. (...)

Hiru ezezaguneko ekuazioa?

Bururat jin zaizkit Amets Arzallus-ek duela zenbait urte EH Bilduko mitin batean deklamatu zituen hitz liluragarriak. Bere sarreran, hitz hauek botatu zituen: "enea ez da ahots politikoa baina politikak bermatzen ez badu liberazio kulturala, behar bada kulturak bermatu beharko du liberazio politikoa".
Kulturak bermatzen badu beti politika, beste bertsolari bat deitzen dut edito honetara. Jon Maiak argitaratu dituen azken lanetan – Kantu (berri) bat gara – aipatzen ditu bi Euskal Herri: A eta B. Laburbilduz, A Euskal Herria dugu euskal nortasunari atxikia den eta / edo abertzaletasunari lotua den Euskal Herria.. Euskal Herriko B multzoan, Jon Maia segituz beti, "euskal labela" ez duten gauzak edo jendeak atzematen dira. Agertu dea orain C Ipar Euskal Herririk? Kanpotik etorriak diren jende batzuk baita hemen sortu direnak ere batzen dituena, pentsamendu orokor baten inguruan. (...).

Adimen artifiziala edo zozokeria naturala…

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Baliagarri litzateke «homo numericus»-aren garaiaren ondorioak gogoetatzea. Adimen artifizialaren aitzinean eta orokorki pantailen inbasio masiboaren aitzinean, abertzaleek ere badute zer erran.
Noski, inposatua zaigun mundu numerikoak baditu alde baikorrak, baina desafio handiak ere. (...)

Azaroaren 20a…

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza -1989ko azaroaren 20an gauzatu zen. Egun hartan, Nazio Batuen Erakundearen biltzar orokorrak dokumentu inportante bat onartu zuen, Haurren Eskubideen Aldeko Hitzarmena, helburu nagusia zuena mundu duin bat eraikitzea eta gauzatzea haurrentzat. Lehen aldiz Historian, 18 urtetik beherako gazteak gizakiak bezala kontsideratuak ziren. Dokumentuaren arabera, haurrek edo gazteek baitezpadako eskubideak merezi dituzte, izan sozialak, ekonomikoak, politikoak, kulturalak edo linguistikoak.
Ez da sekula holako konbeniorik izan, munduko 197 Estatuk onartua baitute. (...)