ANDDE, laboraria, militantea, laguna
Andde, ustegabean harrapatu gaituk… zinez ustegabean. Orai fisikoki ez bahiz gehiago gure artean ere zor deiagu oroitzea, oroitaraztea nor hintzan… Gazte gaztea sartu hintzan ELBn. Oraino gogoan diat hire lehen prentsaurreko baten argazkia Mixel, Kiki eta Eric-ekin. Alabainan, fite hartu dituk ardurak etxaldean ta sindikatuan, borondate haundiko gizona hintzan. Borondate haundiko laboraria eta ber denboran borondate haundia erakutsi duk ELBn.
Arrunt gaztea hintzan bainan fite konprenitu huen behi esnean zen krisia estrukturala zela, sistema kapitalistari lotua. Behi esneak hainbeste etxalde eta familia biziarazi zituelarik denboran.
Beti gehiago egin beharra: esne gehiago, lan gehiago irabazi gutiagorentzat. Hori zian pozoina hiretako, guretako. Ta xuxen gintian aski dik ikustea zonbat behi esne etxalde gelditzen diren gauregun hemen gaindi. Kexu hintzan ta min emaiten zaukan egoera horrek. (...)