Zer lizateke Euskal Herria pilotarik gabe ?
Euskaltzale jakintsu zenbaiten arabera, pilotak euskal kulturarekin deus ikustekorik ez luke. Ez naiz aburu horretakoa.
Jendeak ez gara espiritu hutsak, izaki biologikoak gara, eta gorputzez ere kulturan parte hartzen dugu, bai haren sorreran eta mantenuan, bai haren edukian, sustantzian, forman, itxuran, espresioan eta gozamenean.