Hiri pastorala?

HiriPastoralaHiri pastorala: oximoro bat dirudi, elkarren etsai diren bi hitzen ezkontza. Baina hitzen atzetik zer dagoen iker dezagun.

Pastorala ez da, uste den bezala, artzainek emaniko antzerkia. Izen hori Italian sortu zen XVI. mendean, bere teatro motarekin; laster Espainiara hedatu zen, eta gero Frantziara XVII.ean. Antzerki mota goxo bat zen, gaurko comédies musicales delakoen egite zerbaitekin. Handikien gorteetako amodio “galantak” eta alegiazko maitakeriak itxuratzen zituen, sasi artzainen arteko istorio korapilatsu batzuen iduripenean.

Aditu zenbaiten arabera (Txomin Peillen, Beñat Oihartzabal), Zuberoako teatro herritarra XVII. mende horretan sortu zatekeen, haatik iturri zaharrago batetik. Italiar, frantziar eta espainiar pastoral “galant” harekin ikustekorik ez du : zinez epikoa da gurea, borrokalaria. Gainera funtsezko izenez, idazkia bederen trajeria deitzen da. Hegoaldeko jakintsu eta hiztegigileek izen hori baztertzen digute, horren ordez tragedia sartuz. Oker dabiltza, trajeria Zuberoako pastoralaren izen generiko, espezifiko eta kasik berezia baita. Ez da tragediaren baliokidea, ezen trajeria ez da osoki tragikoa: bultaka komediatik ere badu, publikoaren lasaitzeko, etsaiaz trufatzeko.

Dena dela, hiri trajeria deituz, oximoroa ezabatzen da. Haatik hiri horrekin zer adierazten den sakonean ikertu behar litzateke. Gaiaz balin bada, Gerezien denbora ez da lehena. Adibidez Agirre lehendakaria hiritarra zen, Bilbon sortua, Getxoko auzapez izana, hiriburuz hiriburu ibilia, Parisen zendua. Cassin halaber, Baiona eta Nizakoa, unibertsitateko irakaslea, hiriburuetan bizi izan zen, eta Parisen hil hau ere.

Baina egia da orain arte langile mundua guti agertu dela trajerian : Bilbon manifestaldi bat egin zuen Agirre presidenta delakoan, Herriarteko “Internationale” famatuaz bukatua. Salbuespen laburra, Guardia Civilak egurrez ebakia. Beraz Gerezien denbora horren lehenbiziko berezitasuna da langileria trajerian erdiz-erdi sartzen duela lehentze.

Ber denboran, antzezleak hiritarrak dira, eta egiazko hiri batean antzezten dute, halakoa baita Baiona, Atharratze eta Maule ez bezala ; bi hauek, beren pretentzione guziekin, baserri munduko bi burgu eta karriküne baizik ez dira : hiritargoa buruan daukate, baina beste inon ez dagokie !

Dena dela, hiri trajeria deituz,
oximoroa ezabatzen da.
Haatik hiri horrekin
zer adierazten den
sakonean ikertu
behar litzateke.

Beraz alde horretarik, eta ez da mendreena, Gerezien denbora hiritar trajeria da, lehenbizikoa naski. Haatik agian urratsik handiena, Zuberoatik urrun sortzea izan da. Segurki, eta gutik dakite, zuberotar gisako trajeriak Zuberoatik kanpo ere jaio izan dira, Biarno hurbilean eta Baxenabarre gertuan, XIX. mendean franko ausarki, XX.ean zenbait aldiz : baina Zuberoaren
hegalpean bezala zeuden hor.

Oraikoan trajeriak jauzi handia egin du Iparraldeko eta bereziki Lapurdiko hiriburura salto eginez, arrakastarekin gainera, usaiako legeak errespetatuz, bereziki espiritu epikoa eta borrokarako behar diren kolore kontrajarriak atxikiz.

Zuberotar chauvinismotik at, hori nuen kezkarik handiena: sorterritik urrunduz bere jitea ez zezan gal, comédie musicale sukratuen mailara jaitsiz, edozein janfutrekeria baimenduz. Urtziri eskerrak, Baionan ez da holakorik gertatu, egiazko trajeria izan da. Haatik funts horren berme zeuden Itxaro Borda, Beñat Achiary, JP. Recalt eta Lapurdiko zuberotar andana baten esperiantziak.

Kritika bat halere : dataz 2.a Garindainekotik hain hurbil jartzea. Hasian hasi, beste hau ere : bukaeran, publikoak berak ikus dezala zutitu behar duen ala ez. Tauladatik horretara deitzerik ez da trajeriako usantzan.

Trajeria Lapurdira lekutuz, bide berri bat ireki zaigu. Zuberotar idazle batek ezin zuen, saltzailetzat ager zitekeen, bereziki “Souletins” frankofono jorien ikuspegitik. Itxaro Borda baxenabartarrak “xanpillus” ausarta egin digu. Haatik Zuberoa barnetik ezagutua zuen: abantail handia egiazko trajeria baten idazteko. Laster ikusiko antzerti mota berezi horrek zer jarraipen ukanen duen Zuberoatik at. Haatik egia da trajeria euskaldun guzien altxorra dela, nahiz orain arte Zuberoak eta horren txitek emana zen, eta euskal antzerti bere ustez normalak bazter utzia, bere biltzar eta jardunaldietara ez baitu pastoralkaririk gomitatzen ere. Jean Vilar zenak théâtre national populaire des Basques deitu zuen. Euskaldunen opera zait.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).